Plan honek Donostiako Udalak 2020-2024 aldirako emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan jarduteko estrategia eta proposamena jasotzen ditu. Donostiako Udalak ibilbide sendoa du berdintasun-politikak diseinatzen eta ezartzen, bai eta politika horiek garatzen dituzten berdintasunerako planak egiten ere. Denboran, Udalak onartzen duen laugarren plangintza-tresna da.
Aurreko zikloetan berdintasunerako prozedurak, egiturak eta praktikak martxan jarri eta sistematizatu dira. Aurrerapen hauek sendotzeko beharra ahaztu gabe, dokumentu honek urteko epean lortu nahi diren emaitza estrategikoetan zentratzen du esku hartzeko proposamena.
Honako taulan planteatutako esku-hartze ardatzak eta aurreikusitako proiektu-emaitzak jasotzen dira:
Plana ezartzeko prozesua gainbegiratze aldera, eta gardentasun gisa, urtero jarraipena egiten da eta balorazioa txosten batean jasotzen da.