2019an sortu zen Ekialdeko Barrutiko Batzarrean Berdintasun Lantaldea. Ekialdeko Barrutiko errealitateak kontutan harturik, feminismoen eta berdintasunaren inguruko hausnarketak eta ekintzak bultzatzeko helburuarekin sortu zen taldea.
Helburu horri begira, hainbat ekimen jarri ziren martxan:
Emakumeen jabekuntza bultzatzeko formazioa nahiz sentsibilizazio jarduerak egitea.
Emakumeen ekarpenen aitortza nahiz ikusgarritasuna auzoetan sustatzea.
Modu sistematikoan emakumeen beharrak ezagutzeko eta berdintasunerako neurriak martxan jartzeko diagnostikoa nahiz plana egitea.
Horiek garatzeko Donostiako Berdintasun sailarekin koordinazioa eta lankidetza etengabekoa da.