Elkarteen erroldan izena emateko ondorengo agiriak aurkeztu behar dira: Elkarte bat eratzeko, irabazi asmorik gabeko interes eta helburu bera duten hiru pertsona fisiko edo juridiko behar dira.
Izena-emateko eskabidea, behar bezala sinatuta.
Eraketa-aktaren bi kopia (elkartearen sustatzaile guztien sinadurekin), ondorengo informazioarekin : elkartearen sustatzaileen izen-abizenak, nazionalitatea eta egoitza; sustatzaileek elkarte bat eratzeko duten borondatea eta hitzartu dituzten hitzarmenak; elkartearen izena; akta egiletsi den tokia eta eguna, eta pertsona sustatzaileen sinadura; lehendakariaren, idazkariaren eta diruzainaren izenak eta, kide anitzeko gobernu-organoko kideenak ere.
Pertsona fisiko sortzaileen nortasun agiria. Pertsona juridikoek beren izaera juridikoa ziurtatzen duen agiria aurkeztu behar dute, baita organo eskudunak hartutako erabakiaren ziurtagiria ere.
Elkartearen funtzionamendua arautzeko onartutako Estatutuen bi ale, lehendakariaren eta idazkariaren sinadurekin.
Bi-hiru hilabete pasa ondoren jakinaraziko zaizue elkartea Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean erregistratu duten ala ez eta; erregistratu badute, zein zenbaki duen.
2. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO OGASUNEAN izapideak
Informaziorako telefonoa: 902 100040
2.1 Foru Ogasuneko Zerga bulegora joan (Errotaburu, Okendo edo Gros) IFK edo "CIF"-en alta emateko
Aurkeztu beharreko agiriak:
Eratze-akta.
036 inprimakia (estankoetan saltzen dute).
IFK eskatzeko inprimakia, elkartearen eratze-aktan agertzen den kideren batek sinatua eta sinatzailearen NAren fotokopia.
Elkartea Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistro Orokorrean erregistratuta dagoenaren jakinarazpena.
2.2. GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAn Elkartea sozietateen gaineko zergan alta ematea:
200 imprimaki telematikoa.
Urtero, uztailaren 1etik 25era bitartean, aurreko urteko aitorpena aurkeztu behar da.
2.3.lkarteak Jarduera Ekonomikoa izango badu, Elkartea jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta ematea
Zerga horretan alta ematea komeni da, elkarteak jarduera ekonomikoak egin behar baditu (ikastaroak, pertsona jakin batzuei ikastaroak emateagatiko diru-sarrerak…). gero, irabazi asmorik gabeko elkarteek udal interesekoak direnaren aitorpena eska dezakete udaletxean (udal-zerga hori kobratzeko ardura duen erakundean), udal-zerga ez ordaintzeko. horretarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
Eskaria
Estatutuen fotokopia.
JZEren azken ordainagiria, edukiz gero.
IFK zk.
Elkartea Eusko Jaurlaritzaren elkarteen erregistro orokorrean erregistratuta dagoenaren ziurtagiria.
Errolda honek Donostiako elkarteen informazio iturri izatea du helburu: zenbat entitate dauden Donostian, zein diren beraien helburuak, zein esparrutan egiten duten lan, kontakturako datuak, etb. jasotzen dira bertan.
Baldintzak:
Entitate hauek Donostiako udalerriaren barruan eduki behar dute beren egoitza soziala (edo Ordezkaritza), edo Donostian bere jardun nagusia.
Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistro Orokorrean edo beste Erregistro publiko batzuetan erroldatuta egon.
Pertsona juridiko diren aldetik Foru Ogasunak luzatutako I.F.K. eduki behar dute (Identifikazio Fiskalerako Kodea).
Herri Entitateen Erregistroan izena ematea eskatzeko beharrezkoa da Zuzendaritza Batzordeko kideren batek edo bazkideren batek horretarako baimena duela egiaztatzea, eskaera-orri normalizatua betetzea eta ondorengo dokumentazioarekin batera edozein Udal Erregistro Orokorretan aurkeztea.
Aurkeztu beharreko agiriak (* beharrezkoa):
Eskaera egiten duen pertsonaren NA-ren fotokopia*
Entitatearen estatutuak eta eratze-dataren ziurtagiria, dagokion Erregistro publikoaren zigiluarekin*
Entitateak Eusko Jaurlaritzako Erregistro Orokorrean edo beste erregistro publikoetan duen erregistro zenbakia*
Zuzendaritza-karguak betetzen dituzten pertsonen izenak*
Egoitza sozialaren helbidea*
Urte horretarako programatutako zerbitzu eta jardueren txosten laburra