Normalean bakoitza bere auzoko Gaztelekuan egoten da, baina ez al da interesgarria Donostiako beste auzoetako edo beste herri batzuetako Gaztelekuetako jendea ezagutzea?
Hemen duzu aukera:
Gaztelekuen arteko olinpiadak
2009tik hona, pazko asteko oporraldiak aprobetxatuz, Donostiako Gazteleku guztiak elkartzen gara Gaztelekuen arteko olinpiadak egiteko.
Futbola, saskibaloia, eskubaloiaz gain, zenbait kirol eta joko originalagoak ere egiten ditugu (zaku karrera, sokatira, curlinga edo brilea).
Parte hartzeagatik bakarrik, saria ziurtaturik daukazu!
Instagram
Guztiok gaude Instagram-en eta Gazteleku bakoitzak bere perfila du.
Horregatik hauxe duzu zure Gaztelekuko eta gainontzeko Gaztelekuetako gazteekin harremanetan egoteko beste modu bat.