Areto lagapena doakoa izateko eskatzen diren ezaugarrietan sartzen ez diren kasuetarako, Kontadoreseko aretoak alokatzeko aukera dago. Hurrengo dokumentuan alokairu horietarako prezio publikoak aurkitu ditzazkezu:
Etxarrienen gelak lagatzen dizkizugu zure ekimenak aurrera eramateko: bilerak, entseguak,...
Etxarrienek 60 lagunentzat prestaturiko areto nagusi bat du, ikusentzunezko materiala duena, eta erakusketa, ziklo eta konferentzia, musika, dantza, antzerki eta formatu txikiko arte emanaldiak ere izan ditzazkeena. Areto honetaz gain, zentruak hiru tailer ditu, horietako bat bereziki insonorizatua. Areto hauetan, arte plastiko, artisautza, antzerkia, dantza eta bestelako interes orokorreko jarduerak antolatuko dira. Jarduera hauek haur, gazte nahiz helduei zuzendutakoak izango dira. Horrez gain, areto hauek auzo nahiz hiriko elkarte, talde eta kolektiboak biltzeko eta beren jarduerak burutzeko ere erabil daitezke.
Bota begirada bat eskeintzen dizugunera eta aukeratu zure beharretara gehien moldatzen den gela, eta gero zure eskaera helaraztea bakarrik faltako zaizu.
Areto lagapena doakoa izateko eskatzen diren ezaugarrietan sartzen ez diren kasuetarako, Etxarrieneko aretoak alokatzeko aukera dago. Hurrengo dokumentuan alokairu horietarako prezio publikoak aurkitu ditzazkezu:
Gazteria eta Aterpetxeak Atalak eta Donostia Kulturak, Loiola Kultur Etxearen bitartez, beste batzuen artean, ikastaro eta tailerrak antolatuko dituzte zentro honetan.