Berdintasuna 2013


Oinarri Orokorrak eta Bereziak 2013

Eskaera epearen amaiera

  • 2013ko otsailak 25

Elkarteei Jarduerak jakinaraztea eta akatsak zuzentzea


1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 59.6 b) artikuluan xedatzen duenez, 3. atal honetan aurreikusitako prozedurazko egintzak Udaletxeko Iragarki Taulan (Ijentea kalea) eta, kultur laguntzen kasuan, Donostia Kulturaren Iragarki Taulan (Konstituzio plaza, 1), argitaratzea nahikoa izango da, eta ez dago eskatzaileei banan-banan jakinarazi beharrik.

Eskaerak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu, edo osatu gabe baldin badago, interesatuei hamar laneguneko epea emango zaie, egintza goian aipatutako Iragarki Tauletan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, akatsak zuzendu edo falta diren dokumentuak aurkezteko. Epea amaitu eta akatsak konpondu ez badituzte, eskaera bertan behera utzi dutela joko da, eta prozedura artxibatu egingo da, 30/1992 Legearen 71. artikuluak adierazitakoarekin bat ebazpena egin ondoren.
  • Deialdi honetan elkarteei jarduerak jakinaraztea eta akatsak zuzentzea ez da Udaletxeko Iragarki Taulan argitaratuko.

Behin-behineko Ebazpena

Behin Betiko Ebazpena

Justifikatzeko azken eguna

  • 2014ko urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu behar da.