Gazteria 2013
Oinarri Orokorrak eta Bereziak 2013
Diru Laguntzen Oinarri Orokorrak eta Gazteriako Oinarri Bereziak
Eskaera epearen amaiera
2013ko otsailak 25
Elkarteei Jarduerak jakinaraztea eta akatsak zuzentzea
1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 59.6 b) artikuluan xedatzen duenez, 3. atal honetan aurreikusitako prozedurazko egintzak Udaletxeko Iragarki Taulan (Ijentea kalea) eta, kultur laguntzen kasuan, Donostia Kulturaren Iragarki Taulan (Konstituzio plaza, 1), argitaratzea nahikoa izango da, eta ez dago eskatzaileei banan-banan jakinarazi beharrik.
Eskaerak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu, edo osatu gabe baldin badago, interesatuei hamar laneguneko epea emango zaie, egintza goian aipatutako Iragarki Tauletan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, akatsak zuzendu edo falta diren dokumentuak aurkezteko. Epea amaitu eta akatsak konpondu ez badituzte, eskaera bertan behera utzi dutela joko da, eta prozedura artxibatu egingo da, 30/1992 Legearen 71. artikuluak adierazitakoarekin bat ebazpena egin ondoren.
Jakinarazpena Iragarki Taulan 2013-04-15ean Argitaratua: Akatsak zuzendu behar dituzten elkarteen zerrenda.
Akatsen zuzenketak aurkezteko azken eguna 2013-04-26
Behin-behineko Ebazpena
2013ko behin-behineko ebazpen proposamena (Helegite epea: uztailak 19tik abuztuak 1a arte)
Behin Betiko Ebazpena
Gazteria Diru Laguntzak Behin Betiko ebazpena
Justifikatzeko azken eguna
2014ko martxoaren 31a baino lehen aurkeztu behar da.