Donostiako Bide Osasungarriak


Oinez ibiltzeko ohiturarik ez duten pertsonentzat ibilbide egokien diseinua prozesu parte hartzaile baten bidez




Anbulategietako familia medikuek pertsona helduak oinez egiteko ibilbide egokiei buruzko informazioa izan zezaten, Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zerbitzua eta Donostiako Udala elkarlanean hasi ziren zenbait bide aztertu eta prestatzeko.

Ariketa fisikoa egiteko baliabideak eta gomendioak eskaintzeaz gain, harremanen sustapena ere bilatu zen proiektu honekin, eta ondorioz proiektu honen metodologia partaidetzan oinarritu da.

Donostiako bide osasungarriak - Caminos saludables de San Sebastián


PROIEKTUAREN ARDATZAK


Auzokoen egunerokotasunean eta ohituretan oinarriturik, auzoan zehar oinez egiteko ibilbideen azterketa eta diseinua egitea, anbulategietako famili medikuek tratamendu bezala preskribitu daitezen. Batez ere zaharren kolektiboari begiratu zaio, osasun arazoak eta ariketa fisikoa egiteko ohiturarik ez duten pertsonentzat erabilgarria izatea ere bilatu den arren.

Helburu zehatzak:
  • Oinez ibiltzea, bai fisikoki eta bai psikikoki, aktibitate konpletoa eta osasungarria dela kontuan hartuta, pertsona helduen bizi kalitatea hobetzeko tresna bat lantzea.
  • Helduen kolektiboarekin lan egiten duten pertsona eta elkarteen arteko harremanen sustapena.
  • Pertsona helduen zahartze aktibo eta partaidetza soziala sustatzea.
  • Etorkizunean auzoan ibilbidea oinez egiteko taldeak sortzea.

PARTE HARTU DUTEN ERAGILEAK
ERAKUNDEAK
HEZKUNTZA
ADINEKOEN ELKARTEAK
AUZO ELKARTEAK
EMAKUME ELKARTEAK
BESTE ELKARTEAK
Donostiako Udala
Gizarte Ongizate Departamentua, Adineko eta pertsona ezgaituen unitatea.
Kirol Patronatua-Donostia Kirolak
Udaleko +55 programa.
Auzoak eta Herritarren Partaidetza

Eusko Jaurlaritza
Osasun Publikoko Zerbitzua

Barandiaran Ikastetxeko "Gorputz eta kirol ekintzen sustapena goi mailako heziketa" zikloaren praktika lan taldea

Helduen Hitza (Aiete)
Nao Etxea (Altza)
Jose Manuel Varona (Altza)
Goiko Galtzara (Aiete)
Lurrargi (Martutene)
Aitonen Etxea (Intxaurrondo)

Aiete: Lantxabe

Intxaurrondo: IZBE, Intxaurdi,
Ipar Haizea

Altza: Osteguna, Herripe, Altza XXI

Martutene: Sarroeta

Intxaurrondoko emakume elkarteak
Altzako emakume elkarteak

Club Vasco de Camping


AUZOAK AUKERATZEKO IRIZPIDEAK:

Udalak dituen baliabideak (ekonomikoak, pertsonalak, denborak, …) kontutan hartuta, lau auzo aukeratu genituen, honako irizpide hauen arabera hartuta:
  • Irisgarritasuna: erdialdetik urrutien dauden auzoak dira, hirigunean ibiltzeko eremu oso ezagunak baitaude.
  • Donostiako orografia: auzo altuak dira orokorrean.
  • Anbulategiak dauden edo ez.
Aukeratutako auzoak honako hauek dira:
  • Aiete
  • Intxaurrondo
  • Altza
  • Martutene

PARTAIDETZA PROZESUAREN PAUSOAK

Martxoa- apirila:

Barneko lana udal arduradun, Osasun Publikoko Zerbitzuko kide eta Barandiaran Ikastetxeko ikasleen artean.
  • Deialdia: lau auzoetako eragile desberdinak bilera orokor batetara deitu genituen, proiektuan parte hartzera inplikatzeko. Interesa izan zezaketen elkarte eta pertsonei proiektuaren aurkezpena egin eta auzo bakoitzeko bilera egunak zehaztu genituen.

Martxo-apirileko bileraren argazkia
  • Auzo bakoitzean eragileekin bilerak: ibilbide posible bat landu genuen auzoko ortofoto/plano baten gainean. Bertan dauden ekipamendu erreferente eta hiri altzariak kontutan hartu genituen: aulkiak, komunak, kulturetxeak, … Auzo bakoitzean ariketa fisikoa egiteko dauden aukera desberdinak jaso ziren

Ekaina- uztaila:
  • Lan taldeak proposamen ezberdinak aztertu zituen eta GPS-arekin plano batean marraztu/diseinatu ziren
  • Azken proposamena zehaztu eta parte hartzaileekin kontrastatu zen, eta Intxaurrondoko kasuan Ametzagainako ibilbideak probatu.

Iraileko bileraren argazkia


Iraila:
  • proiektuaren azken aurkezpena, ebaluaketa eta foiletoaren hedapena.

EMAITZA

Guztira 20-25 pertsonek hartu dute parte prozesuan: auzo ezberdinetan kopurua desberdina izan da, kopuru handienak Aieten eta Intxaurrondon izan dira.

Auzo bakoitzean ibilbide bat diseinatu da, Aiete eta Intxaurrondon ezik, bizilagunen egunerokotasunean oinarritu bait gara eta auzo hauetako bileretan parte hartu zutenek bi proposamen egin zituzten.

Auzo bakoitzeko triptikoaren aurkezpena irailaren 21ean izan zen.

5.000 ale inprimatu ditugu auzo bakoitzeko eta anbulategi, kiroldegi, eta hainbat ekipamenduetan banatuko da.

Sarrera gisako testu batez gain, ibilbideari buruzko hainbat datu ere ateratzen dira: oinez egiteko denboraren estimazio bat, distantzia eta altuera, gomendio batzuk eta auzoetan bai udalak eta bai bertako elkarteek antolatzen dituzten zenbait aktibitate ariketa fisikoarekin zerikusia dutenak. Mapetan ibilbidea marraztuta egoteaz gain, autobus geltokiak, aulkiak, eta erreferentziako hainbat leku adierazten dira. Atzealdean auzo bakoitzean parte hartu dutenen aipamen bat ere badago .

Erlazionaturiko dokumentuak