Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Dbizi Parking


Bizikletentzako aparkaleku seguruen sarea


Dbizi parking logotipoa

Dbizi-ren bulegoaren argazkia


Bizikletaren kulturaren garapena, mugikortasun iraunkorrago bat eta Donostiako garraio publikoaren intermodalitatea sustatzeko asmoz, Mugikortasun Zuzendaritzak bizikletentzako segurua izango den aparkaleku sarea eskeintzen du.


ZERBITZUAREN EZAUGARRIAK


  • ORDUTEGIAK
Aparkalekuko ordutegia eta sarreren kontrolerako erabiltzaileari arreta eskaintzeko zerbitzuarena:
  • Autobus geltokia: 6:00etatik 23:30era artekoa izango da urte guztian.
  • Pio XII : 24 orduak
  • Loiola Zeharkalea : 24 orduak

  • TARIFAK
Bizikleten aparkalekuaren erabilera abonu sistema honetan oinarrituko da

Abonu mota
Ezaugarriak
Kostua
Max 6
Bizikleta hilabete natural batean behar hainbat aldiz aparkatzeko aukera ematen du, aparkalekutik kendu gabe gehienez 6 egun segidan edukitzeko aldi batekin.
6 euro/hilean
Max 3
Bizikleta hilabete natural batean behar hainbat aldiz aparkatzeko aukera ematen du, aparkalekutik kendu gabe gehienez 3 egun segidan edukitzeko aldi batekin.
3 euro/hilean
Max 1
Bizikleta 24 orduz aparkatzeko aukera ematen du. Aparkalekutik kendu gabe edukitzen den egunetan euro 1 ordainduko da eguneko
1 euro/egunean

Abonuetan izango den zigorra kasu bakoitzean baimendutako gehieneko aparkatze aldian gainditzen den egun bakoitzagatik izango da:
  • Max6 eta Max3 0,50€/egunean izango dira.
  • Max1 1€/egunean izango da.

ALTA ZERBITZUAN



14 urtetik gorakoek eman ahal izango dute alta eta 18 urtetik beherakoentzat ezinbestekoa izango da alta adin nagusiko batek izapidetzea.

Alta "Parking Verde" aplikazioaren bidez izapidetuko da eta horren webgunearen bidez egin daiteke edo app-a mugikorrean zuzenean deskargatuta:


Descarga para iPhone
Descarga para Android

"Parking Verde" zerbitzuan alta ematea erabat doan da, nolanahi ere, prozesua gauzatzerakoan kreditu txartel bat sartzea eskatuko da aukeratu den abonu mota aurrerantzean kobratzeko.

ZERBITZUAREN ERABILERA



Zerbitzuaren erabilera konsulta ezazu hemen klikatuz

HARREMANETARAKO


  • Sartzeko kontrola eta Larrialdiak: 673.692.043
  • Kexak eta iradokizunak: dbiziparking@donostia.eus
Dbiziko aparkaleku baten aurrebista