Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Abantailak

  • Erakundeak eskaintzen dizkion zerbitzu guztiak doakoak dira.
  • Erakundeak aukeratzen du zuzenean maizterra, ALOKABIDE programako etxebizitza-eskatzaileen erregistroan izena emanda daudenen artetik
  • Maizterra hautatu ondoren, alokairu-kontratua sinatzeko beharrezko dokumentazio guztia harekin kudeatuko du Alokabidek.
  • Erakundeak ordainduko duen errenta-aseguru bat eskaintzen zaio, maizterrak errenta ez ordaintzearen arriskua estaltzeko kontratuak irauten duen bitartean
  • Etxebizitzarako arrisku anitzeko asegurua eskaintzen zaio, eta Erakundeak ordainduko du.
  • Legeak ezartzen dituen eskakizun guztiak biltzen dituen alokairu-kontratua aurkezten zaie bi alderdiei.
  • Kontratua gure bulegoetan sinatuko da, bi alderdiei horri buruzko informazio guztia eskainiz eta sor daitezkeen zalantzak argituz
  • Erakundeak izapidetuko ditu dagozkion aseguruak
  • Uraren eta zaborraren ordainagiriak maizterraren izenean jar daitezke, eta kudeaketa hori Erakundeak egiten du
  • Kontratua indarrean dagoen bitartean, erakundeak sortzen diren zalantza eta gertakari guztiak argitu eta konponduko ditu
  • Maizterrak etxebizitza utziko duen unean, Erakundeko langileak bertara joango dira haren egoera egiaztatzeko.
  • Ondasun Higiezinen gaineko Zergan % 50eko hobaria izango du, eta eskaera hori Erakundeak izapidetuko du

Hona hemen abantailen xehetasuna