Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Udal Etxebizitza Plana



Donostiako Udal Etxebizitza Planak hainbat helburu estrategiko zehazten ditu herritarren egungo beharrei aurre egiteko, hala nola kalteberatasun-egoera berezian dauden kolektiboen bizitegi-premiei erantzutea, alokairuko etxebizitzen eskaintza handitzea prezio irisgarrietan, biztanleriaren behar aldakorrei erantzunez, eta dagoeneko eraikita dagoen hiriaren bizigarritasun-, irisgarritasun- eta energia-eraginkortasuneko baldintzak hobetzea.

Horren ondorioz, jarduera-ildo batzuk eta ekintza ugari diseinatu ditu, hala nola birgaitzeko eta irisgarritasunerako laguntza publikoak mugikortasunaren gaiarekiko bereziki sentikorrak diren kolektiboentzat (adinekoentzat, esaterako), etxebizitzak banatzeko batez besteko tamaina aldatzea, bizitegi-garapenerako eta zuzkidura-bizitokietarako proposamen berriak eta etxebizitza hutsen parkea mobilizatzeko neurriak. ko proposamen berriak eta etxebizitza hutsen parkea mobilizatzeko neurriak.

Informazio gehiago: