Babes ofizialeko etxebizitza 75 urtean erabil dezakezu.
Etxebizitza jaraunspen bitartez eskualda daiteke.
Etxebizitza hirugarren pertsona bati laga nahi badiozu, Udalak eta Eusko Jaurlaritzak lehentasunez erosteko eskubidea izango dute, honako termino hauetan:
Udal Administrazioaren baimena eduki beharko da.
Etxebizitzan egindako hobekuntzek prezioa igo egingo dute.
Udalak ordaindu beharreko prezioak ez du babes ofizialeko prezioa gaindituko.
Udalak edo Eusko Jaurlaritzak ez badute etxebizitza erosten 3 hilabeteko epean, hirugarren bati saldu ahal izango zaio.
Etxebizitza hipotekatzeko udal-baimena lortu beharko duzu.
Etxebizitzaren titularrek ezin izango dute alokatu, ezta hirugarrenei laga ere, beren ohiko bizilekua izan beharko duelako.
Etxebizitza lagatzeko baimena lortu beharko duzu
Eskubide eta betebehar horiek xehatuta ikus ditzakezu