Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Xedea



Telefónicak kobrezko kablearen ordez zuntz optikoa jartzeko bere telefonia- eta Internet-sarean egiten ari den plana Parte Zaharrean amaituko da 2021eko azken hiruhilekoan.

Alde Zaharra Monumentu Multzo kategoriako Kultura Ondasun izendatzeak eta Plan Bereziak kableatua fatxadaz fatxada hedatzea ahalbidetzen ez dutenez, Donostiako Udalak irtenbide ezin hobetzat jotzen du higiezin bakoitzak bere barruan telekomunikazio-instalazio komun bat izatea, ondoren sarea etxebizitza bakoitzera hedatu ahal izateko, herritarrei zerbitzua mantenduko zaiela bermatzeko eta eraikinen fatxadak babesteko.

Aurrekoaren ildotik, teknologia berrien ezarpena bultzatzeko konpromisoaren barruan eta ingurumen-eraginkortasun handiagoa lortzeko helburu orokorrarekin, hainbat izapide eta zeregin egiten ari dira, sare berria ezarri ahal izateko.