Tramitearen deskribapena
Ur kontagailuetan irakurketa komunitarioa (kontagailu bakar bat) duten finketan, ur kontsumoen irakurketa banan-banan egitea lortzeko izapidea.
Zeinek egin dezake eskaera
- Jabekideen erkidegoa edo haien ordezkariak.
- Bete behar dituzten baldintzak:
- Ur kontagailuen irakurketa banan-banan egitea eskatzea, aho batez, erabaki izana.
- Komunitatearen kontagailu orokorrari dagozkion ordainagiri guztiak ordainduta egotea.
- Instalatuta dauden kontagailuek indarrean dagoen araudia bete beharko dute (mekanikoak R-160 edo hobeak), 6 urte baino gutxiagokoak eta perfektu funtzionatzeko baldintzetan egongo dira. Begiratzeko eta garbitzeko leku egokian egon behar dute, zerbitzuaren lankideek egin behar dituzten irakurketak, kokaguneagatik zein altueragatik ez eragozteko moduan.
- Banakako kontagailuek oniritzia jasotzen dutenean kontagailu orokorra kendu eta (finkan dagoeneko instalatuta ez badaude) iragazki bat, atzeraezeko balbula bat eta presio-erregulatzaile bat (azken hau beharrezkoa bada) instalatu beharko dira.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Aho batezko ebazpenaren ziurtagiria: komunitateko kontagailuaren baja eta banakako irakurketen alta.
- Jabeen zerrenda, bakoitzaren izen-abizenak, NAN, telefonoa, e-mail, horniduraren solairua/eskua eta 20 digituekin banku kontuaren zenbakia (ordainketa helbideratu nahi duten kasuetan bete) azalduz.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Doakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 2 aste
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
- Dokumentazioan zuzenketak egitea, hala badagokio.
- Instalatutako kontagailuen ikuskatzea egitea.
- Guztia zuzena baldin bada, aldeko txostena bidaliko da Finantza arlora banan-banako kontagailuei alta emateko, eta zuzena ez bada konpondu beharreko anomaliak adierazten zaizkio eskabidea egin duen pertsonari.
- Instalazioek oniritzia jasotakoan, kontagailu orokorra kendu behar da eta (finkan dagoeneko instalatuta ez badago) iragazki bat, eusteko balbula bat eta presio erreduktore bat instalatuko dira.
- Faktura banan-banan jasoko dute jabekideek.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Hiri Mantentze eta Zerbizuetako Zuzendaritza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Datu babesa