Polloek honako zerbitzu hauek jartzen ditu interesdunen eskura:
Hilarrietan inskripzioak
Testu laburrak izaten dira, hildakoaren izen-abizenekin eta jaiotza datarekin, oro har.
Hilarri hornidura
Mota askotako hilarriak daude, hilobi motaren arabera (panteoia, nitxoa, haustegia…). Hilobi bakoitzari eta bezeroen beharrei ondoen egokitzen zaizkien hilarriak eskain daitezke.
Hilobiak zaharberritzea
Hilobi mota guztiak zaharberritzeko eta konpontzeko zerbitzua eskaintzen da; esaterako, estalkiari edo hilobiaren zati bertikalari eragin diezaioketenak konpontzeko edo zaharberritzeko.
Hilobien garbiketak
Une jakin bateko garbiketa: hilobian pilatzen den zikinkeria eta landareak kentzean datza.
Urteko mantenimendua: noizean behingo garbiketa egin eta gero.
Informazio gehiago
Zeinek egin dezake eskaera
Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoan zehar
Beharrezko dokumentazioa
Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki edo formulario espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.