Ibilgailu berri bat Trafiko Zuzendaritza Nagusian matrikulatzeko, Udaletik trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordainagiria eman behar duzu.
Altaren likidazioa autolikidazio bidez egin daiteke, izapide honen bidez edo aurrez aurre Zerga Bilketa Atalean, aldez aurretik ordua eskatuta.
AUTOLIKIDAZIOA NOLA EGIN
- "Autolikidazio-eskabidea" dokumentua deskargatu eta datuak bete. Dokumentuan datuak betetzeko laguntzarik behar baduzu, begiratu eskabidearen azpian ageri den taula.
- Dagokion zenbatekoa sartu Kutxabankeko ES49 2095 0611 0110 6122 6618 kontu-zenbakian, NAN zenbakia eta bastidore zenbakiaren azken 6 zifrak zehaztuta.
- Trafiko Buruzagitzara joan matrikula egitera
- Astebete iragan baino lehen, Udaleko Zerga Biltegira bidali dokumentu hauek Erregistro Orokorraren bidez:
- Autolikidaizo dokumentua matrikula adieraziz
- Egindako abonu-agiriaren kopia
- Ibilgailuaren fitxa teknikoaren kopia
Oharra: 3 dokumentu hauek fitxategi bakar batean aurkeztu behar dira (gehienezko tamaina 10Mb)
AUTOLIKIDAZIOA BETETZEKO LAGUNTZA
Autolikidazioaren dokumentuan bete beharreko datuak fitxa teknikoan aurki ditzakezu, taulan adierazitako ataletan:
DATUA | ATALA FITXA TEKNIKOAN |
BASTIDORE-ZK. | E |
MARKA | D.1 |
MODELOA | D.3 |
ZALDI-POTENTZIA FISKALA (turismo-ibilgailuak eta traktoreak) | P.2.1. |
ESERLEKU-KOPURUA (autobusak) | S.1 |
ZAMA ERABILGARRIA (kamioiak, atoiak eta erdi-atoiak) | F1 ken G |
ZILINDRO-BOLUMENA (ziklomotorrak eta motozikletak) | P.1. |
ORDAINDU BEHARREKO KUOTA PROPORTZIONALA | Kontsultatu «Ibilgailuen tarifa orokorrak» taula edo, hala badagokio, «ibilgailu elektrikoen edo hibridoen tarifak» taula |
OHARRA: Baja eskaera Trafikoko Zuzendaritza Nagusian egiten da.
Zerga Egutegia
Zerga horrek bide publikoan zirkulatu dezaketen trakzio mekanikoko ibilgailuen titulartasuna zergapetzen du, edozein dela ere ibilgailu mota eta haren kategoria, potentzia, edukiera eta karga, betiere zirkulazioko baimenaren helbidea Donostian duenean.
Zerga horrek trakzio mekanikoko ibilgailu hauek zergapetzen ditu:
- Trafikoko Buruzagitzan matrikulatuta daudelako zirkulatzeko baimena duten autoak, autobusak, kamioak, traktoreak eta motozikletak, betiere erakunde horrek baja eman ez dienean. Horrez gainera, aldi baterako baimena eta turista matrikula dutenek ere zirkulatu dezakete.
- Beren edukieragatik matrikulatu behar ez duten ziklomotorrak, motozikletak, atoiak eta erdiatoiak, Industria Ordezkaritzak ziurtagiria ematen duenetik, edo, bestela, benetan zirkulazioan daudenean.
Ez ditu zergapetzen ibilgailu hauek:
- Nahiz eta erregistroetan antzinatasunagatik baja emanda egon, salbuespen gisa, erakusketetan, lehiaketetan edo ibilgailu mota horientzat soilik egindako lasterketetan zirkulatzeko baimena duten ibilgailuak.
- 750 kilogramo baino gutxiagoko karga erabilgarria duten trakzio mekanikoko ibilgailuek eramaten dituzten atoiak eta erdiatoiak.