Kontratazio administratiboa

Telematikoki

Presentzialki

Kontratazio Bulegoa
Ijentea kalea, 1

Tramitearen deskribapena

Kontratazio espediente baten bidez, Donostiako Udalak bere eskumenen baitan dagoen beharrizan bat asetzeko obra, zerbitzu, hornidura eta emakida bat garatzeko enpresa bat bilatuko du.


Esleipen prozedura horretarako eta prestazioaren xehetasunak zehazteko, Udalak baldintza administratibo eta teknikoak ezarriko ditu, baldintza horiek bi motatako dokumentuetan jasoz:
  • Baldintza Administratibo Partikularren Agiria
  • Baldintza Teknikoen Agiria.


Dokumentu horien bidez zehaztuko da zer kontratatu nahi duen Udalak, zer motatako enpresekin kontratatu dezakeen, lizitatzaileek aurkeztutako eskaintzak nola baloratuko diren eta zer prozedura zehatz erabiliko den horretarako.

Informazio gehiago hemen

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.
  • Pertsona juridikoek, betiere legezko ordezkarien bidez
  • Kontratazio prozedura arautzen duten agirietan zehaztutako gaitasuna egiaztatzea.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Donostiako Udalak bere Kontratatzaile Profilaren bidez ematen ditu argitara martxan dauden lizitazio-espedienteak.
Profil horretan zehazten da kontratu bakoitzean eskaintzak aurkezteko epea eta bidea zein den. Ikusi hemen

Beharrezko dokumentazioa

  • Kontratu baten lizitazioan parte hartzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa askotarikoa da. Kontratu bakoitza arautzen duten Baldintza Administratibo Berezien Agirietan eta Baldintza Teknikoen Agirietan zehazten dira, kasuz kasu, aurkeztu beharreko dokumentuak.


Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Estimatutako epea: epe desberdinak daude esleipenerako erabilitako prozeduraren arabera.

Prozesuaren urratsak

Hainbat esleipen prozedura aurreikusten ditu Sektore Publikoko Kontratuen Legeak.

Prozedura horietako bakoitzak urrats desberdinak ditu azken esleipena ematen den arte.

Modu orokorrean
  1. Lizitatzaileek beraien eskaintzak aurkezten dituzte Kontratazio Elektronikorako Euskadiko Plataformaren bidez.
  2. Jasotako eskaintzak baloratu egiten dira aurrez ezarritako irizpideean bidez. Horretarako, Donostiako Udalak eratua du Kontratazio Mahaia, ohiz biltzen dena asteazkenero. Kontratu berezietan Adituen Batzorde batek egingo ditu balorazio horiek.
  3. Lizitatzaileek aurkeztutako eskaintzak bere osotasunean baloratzen direnean, esleipendun izango den enpresa zein den proposatzen zaio Gobernu Batzarrari, eta honek hartuko du azken akordioa.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Ekonomia Kudeaketaren Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Donostiako Udalak bere kontratazio guztia bitarteko elektronikoen bidez gauzatzen du. Horretarako, Kontratazio Elektronikorako Euskadiko Plataformara atxikia dago.

https://www.contratacion.euskadi.eus/hasiera/

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli