Konstituzio plazako balkoitik danborrada ikusteko zozketa

Telematikoki

Telefono bidez

Tramitearen deskribapena

Konstituzio plazako eraikineko lehen solairuko balkoitik tanborrada ikusteko plazak zozketatzen dira. 20 plaza urtarrilaren 19ko banderaren igoera ikusteko, eta beste 20 plaza, urtarrilaren 20ko bandera jaitsierarako. Pertsona bakoitza lagun batekin joan ahal izango da (beti ere 18 urtetik gorakoa); beraz, guztira 40 herritarrek ikusi ahal izango dute ekitaldi bakoitza. Izena ematerakoan ezingo da igoera edo jaitsieraren artean aukeratu.
Zozketan ateratzen diren lehendabiziko 20 zenbakiek banderaren igoerara joan ahal izango dira eta ondorengo 20ak banderaren jaitsierara. Zerrenda agortu ezkero hasierara joko da.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Donostian erroldatuta egotea
  • 18 urte beteak izatea (2026ko urtarrilaren 1erako).

Noiz egin daiteke eskaera

2025/12/27 - 2025/12/31

Tramitea epez kanpo dago.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Izen-ematea.
  2. Zozketa publikoa iragarritako egunean, orduan eta lekuan (zozketara hiritarrak eta komunikabideak bertaratu ahal izango dira).
  3. Zozketaren emaitzen zerrenda webgunean argitaratuko da, pertsona bakoitzari egokitu zaion zenbakiarekin.
  4. Zozketa bidez hautatuko zenbakia duen pertsona eta hurrengo 19 zenbakiak dituztenak (igoera) eta ondorengo 20ak (jaitsiera) izango dira sarituak.
  5. Zozketa egin ondoren, udala harremanetan jarriko da banderaren igoerarako sarituak izan diren zerrendako 20 lagunekin eta jaitsierarako gainontzeko 20 sarituekin (zozketatik ateratzen den zenbakitik hasita), zein ordutan eta nun aurkeztu behar diren adieraziz. Emaitza komunikatzerakoan sarituek gonbitea onartu edo ezezten duten esan beharko dute. Halaber, gerora, ez joatea erabakitzen badute abisatzeko konpromezua hartu beharko dute. Ekitaldira pertsona sarituak joan beharko du berak aukeratzen duen lagunarekin. Saridunak ezingo du gonbidapena beste pertsona bati eman.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Bestelako informazio interesgarria

  • Onartutako zerrenden argitalpena: urtarrilaren 5ean
  • Zozketaren publikoa: 2026ko urtarrilaren 7an 18:00etan, Udalbatzan.
  • Egokitu zaienei komunikazioa 2026ko urtarrilaren 12tik 16era. Pertsona bakoitzeko 2 dei saiakera egingo dira. Era honetan harremanetan jartzea lortzen ez bada, zerrendako hurrengora pasako da.
  • Ekitaldira doazen pertsonak Identifikazio Dokumentu Ofiziala (NAN) eraman beharko dute.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli