Ordainagiri eta isunen kopiak lortzea (ordainduak edo ordaindu gabeak).
Kopia lortzeko moduak:
Telematikoki, 2 aukera daude:
"Nire karpeta"-ra sarbidea da eta momentuan deskargatzen da. Ezinbestekoa da egiaztagiri digital bat erabiltzea.
Helbideratutako ordaingiriak bakarrik, boitoi Telematikoaren bidez. Bete beharreko datuak SMSan (zerbitzuan harpidetuta badago) edo banku-idazpenean aurki daitezke.
Autotramitazio makinetan: momentuan inprimatzen da.
Ordaindu gabe dauden ordainagirien kopiek jatorrizko dokumentuaren ordainketa epe bera izango dute. Kopiak entitate laguntzaileen bidez edo Udalaren webguneko online ordainketaren bidez ordainduko dira.
"Zergak kobratzeko aginduen abisuak" zerbitzura harpidetza egin dezakezu. Aldiroko zergen bat helbideratuta baldin badaukazu, kobrantzaren abisua bidaliko dizute SMS baten edo posta elektronikoko mezu baten bidez. Izena emateko hemen
*Online tramite hori egiteko sartu "Nire karpeta" atalera.