Donostia Sustapenak, hirian suspertzen ari diren sektoreak eta sektore estrategikoak bultzatzeko eta babesteko bere estrategiaren barruan, sektore politika batzuk ari da garatzen, beste neurri batzuen artean bertako klusterrak sortzea aurreikusten dutenak. Sustapenak kluster hauek sustatzen ditu:
Guztiona. Nekazaritzako elikagaien klusterra
Surf City Donostia
Donostia Smart
Donostialdean sektoreko balio kate osoa osatzen duten enpresek eta erakundeek osatzen dute kluster bakoitza. Helburua komunitate bat sortzea da, eta komunitate horretako kideek lankidetzan jardutea eta ezagutza eta negozio aukerak partekatzea klusterraren esparruan. Klusterrera atxikitzeak aukera ematen die kideei etekina ateratzeko kluster bakoitzaren esparruarekin lotuta dauden Donostia Sustapenaren Klusterreko programez, zerbitzuez eta ekintzez.
Zeinek egin dezake eskaera
Pertsona fisiko edo juridikoak eta profesionalak, gaur egun delako sektoreko balio katean sartzen den edo etorkizunean sar daitekeen jardueretako edozein egiten dutenak eta Donostian edo inguruan dutenak egoitza soziala.
Administrazioak, erakunde publikoak, unibertsitateak, zentro teknologikoak, elkarteak edo federazioak, delako sektoreko balio katean esku hartzen dutenak eta/edo Klusterrarekin lankidetza hitzarmenak egin dituztenak eta ekarpen garrantzitsuak egiten dituztenak Klusterraren helburuak lortzeko.
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoan zehar
Beharrezko dokumentazioa
Delako klusterrera atxikitzeko formularioa, behar bezala betea
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Doakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: 2 egun
Epe legala: 3 hilabete
Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
Eskaera erregistratzea
Betebeharrak betetzen direla egiaztatzea (Donostia Sustapenak egin behar du hori)
Eskatzaileari jakinaraztea haren eskaera onartu den ala ez