Tramitearen deskribapena
Merkataritza-establezimenduek baimena eskatu beharko diote Udalari bide publikoa okupatzeko hurrengo elementuekin:
- Terrazak
- Erakustegiak
- TERRAZAK
- Terraza motak
- Mahaiak eta aulkiak dituen terraza.
- Egiturak dituzten esparru zedarriturik gabeko terrazak.
- Egiturak dituzten esparru zedarrituak dituzten terrazak.
- Barruti itxiak.
Moduluak: aulki eta mahai multzoa
Mahai borobila, altua edo baxua, gehienez 70 cm-ko diametroduna, lau aulkirekin eta 3m2-ko azalerarekin.
Modulua: gehienez ere 80 cm-ko aldea duen mahai karratu baxua, lau aulkirik osatua, 4m² okupatzen duena.
Mahai borobila edo karratua, altua edo baxua, gehienez 70 cm-ko diametroarekin edo aldeekin, bi aulkirekin eta 2m2.-ko azalerarekin.
Alde Zaharrean: 5m arteko zabalerako kaleak:
Gehienez 2 mahai altu, aulkirik gabe, fatxadan bertan, establezimenduaren sarreretan.
Denboraldi motak
Udara: ekainaren 1etik irailaren 30era.
Berezia: Aste Santutik urriaren 31ra.
Gainontzekoa: urte osoa.
ERAKUSTEGIAK
Ez da denboraldi bereziturik ezarri.
Urte guztirako baimentzen da.
*Ikusi informazio orria "Dokumentuak" atalean
Zeinek egin dezake eskaera
Merkataritza-establezimenduen titularrak
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoa
Altak (terraza berriak) eta bajak: urte osoan zehar
Aldaketak: abenduan, urtarrilan eta otsailan
Beharrezko dokumentazioa
Terrazak
- 1 eta 2 motakoak
- Okupatu beharreko azaleraren plano/krokisa, eta kokatua dagoen kale espazio tartearena.
- Elementuen ezaugarri teknikoak (ibilgailuen trafikorako babesak, aldeetako holtzak, berogailu elektrikoak eta homologatuak, itzalkin iraunkorrak).
3 eta 4 motakoak
Udalak, zurekin kontaktuan jarriko da behar den dokumentazioa eskatzeko.
Erakustegiak
- Erakustegiaren eta etxe aurrearen argazki eta irudia
Eranskinen gehienezko tamainua: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Tasa: kale kategoria bakoitzerako ezarritako tasa okupatutako m2 eta hilabete kopuruarekin biderkatuta.
Kalkulua: m2 x m2 -ren prezioa x hilabete kopurua.
Fidantza (terrazak bakarrik): Dagokion tasaren zenbatekoaren %25a izango da.
- 100 euro gutxienez 1 eta 2 motako terrazetarako
- 300 euro 3 eta 4 motakoetarako.
Tasaren lehenengo ordainagirian sartzen da.
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: Hilabete bat
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea.
- Dokumentazioan zuzenketak egitea, hala badagokio.
- Txosten teknikoa.
- Baimena ematea edo ez ematea ebaztea.
- Interesdunari jakinaraztea.
- Tasa ordaintzea.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Hiri Mantentze eta Zerbizuetako Zuzendaritza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Baimenen indarraldia eta baimenak berritzea
- Baimenak indarrean egongo dira urte natural bakoitzerako onartutako denboraldian, eta esan gabe luzatuko dira lau urtez gehienez.
- Baimena automatikoki luzatuko da urte bakoitzaren hasieran, bi aldetako batek idatziz baimena aldatzeko edo eteteko asmoa idatziz jakinarazten ez duen bitartean.
Datu babesa