Tramitearen deskribapena
Birpartzelazioa egikaritze unitate batean (hirigintza jarduketako esparrua) dauden finkak elkartzea da, gero plan bati egokituta berriz zatitzeko; sortzen diren partzelak pertsona interesdunen eskubideen arabera banatzen dira.
Birpartzelazio proiektuak garrantzi handia du; izan ere, egikaritze unitatearen jabe diren pertsonei egokituko zaizkien partzela eraikigarriak eta partzela bakoitzaren urbanizazio kargak zein diren finkatzen du.
Zeinek egin dezake eskaera
Birpartzelazio proiektua urbanizazioko sustatzaileak, jabeak edo eragile urbanizatzaileak, edo zuzenean administrazio jarduleak ofizioz formulatu ahal izango dute, eta Udalak onartuko du.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Birpartzelazio proiektuaren hasierako onespenerako itun batzarraren erabakia.
- Erregistroko titularrentzako eta ukitutako eta informazio publikoko pertsona guztientzako jakinarazpenaren ziurtagiria.
- Birpartzelazio proiektuaren agiria, lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legean aurreikusitako edukia izango duena. Honako agiri hauek sartuko dira, gutxienez:
- Birpartzelazioa justifikatzen duen txostena.
- Domeinuaren eta kargen Jabetza Erregistroaren Ziurtagiria.
- Pertsona jabeen eta interesdunen erlazioa, duten eskubideen nolakotasunari eta zenbatekoari dagokienez.
- Sortzen diren finken esleipenerako proposamena.
- Plana egikaritzearen ondorioz desagertuko diren eskubideen tasazioa.
- Behin-behineko likidazioaren kontua.
- Planoak.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 200 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
- 10 jabe edo gutxiago: 2.000 €
- 10 jabe baino gehiago eta 50 edo gutxiago: 3.050 €
- 50 jabe baino gehiago: 6.100 €
- Birpartzelazioko prozedura laburtua: 778,30€
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
- Txosten teknikoa eta juridikoa (arkitektura eta hirigintzako tekniko juridikoa)
- Tokiko Gobernu Batzordearen erabakia, hasierako onespenarekin
- Iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta www.donostia.eus atarian argitaratzea, 20 egun emanez alegazioak aurkezteko
- Alegaziorik egongo balitz, dagozkien txosten tekniko eta juridikoak
- Aurkeztutako alegazioen eta txosten teknikoen ondorioz proiektua aldatu behar bada eduki orokorraren funtsari edo interesdun gehienei eragiten dielako, entzunaldiaren izapide berria eman beharko zaie interesdun guztiei 20 eguneko epean.
- Tokiko Gobernu Batzordearen erabakia, behin betiko onespenarekin
- Pertsona jabeei eta gainerako pertsona interesdunei jakinarazpena
- Euskarri informatikoko ale bat Gipuzkoako Foru Ogasuneko Hirilurren Katastro Zerbitzura bidaltzea
- Behin betiko onespena GAOn eta www.donostia.eus atarian argitaratzea
- Behin betiko onespenaren erabakia finkoa denean, Jabetza Erregistroan izena ematea, administrazio ziurtagiriaren bidez, itun batzarraren aldetik
- Tasen likidazioa
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza
Araudia
- 105/2008 Dekretua, Ekainaren 3Koa, Lurzoruari Eta Hirigintzari Buruzko Ekainaren 30Eko 2/2006 Legea Garatzen Duten Premiazko Neurriei Buruzkoa
- 123/2012 Dekretua, Uztailaren 3Koa, Hirigintzako Estandarrei Buruzkoa
- 2/2006 Legea, Ekainaren 30Ekoa, Lurzoruari Eta Hirigintzari Buruzkoa
- 7/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Urriaren 30Ekoa, Lurzoruaren Eta Hiri Erreabilitazioaren Legearen Testu Bategina Onartzen Duena
- 21/2013 Legea, Abenduaren 9Koa, Ingurumen Ebaluazioari Buruzkoa
- Donostiako Hiria Antolatzeko Plan Orokorra
Erlazionaturiko tramiteak
Datu babesa