Tramitearen deskribapena
Herritarrei erraztasunak ematea alkatetzarekin, zinegotzigoekin eta talde politikoekin hitzordua hartzeko
Zeinek egin dezake eskaera
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Landu beharreko gaiari buruzko laburpen bat egitea eta zer talderi edo zinegotziri zuzenduta dagoen adieraztea komeni da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Doakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Epe legala: Ez dagokio
- Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Harremanetan jarriko dira gutxi gorabehera 24-48 orduko epean eta agendaren arabera erantzungo dute
Prozesuaren urratsak
1. Eskaera egitea
2. Interesdunari erantzungo zaio, kasuan kasu, elkarrizketaren eguna eta ordua adierazita
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Alkatetza eta Talde Politikoak
Araudia
Bestelako informazio interesgarria
Datu babesa