Jardueraren titulartasunaren eskualdaketa

Telematikoki

Presentzialki

Eskatu hitzordua
943 48 38 38

Tramitearen deskribapena

Jarduera sailkatuaren titulartasunaren eskualdaketa.

Zeinek egin dezake eskaera

Jardueraren titular berriak edo, hala badagokio, bere ordezkariak.

Baimena eman diezaiokezu beste pertsona bati tramite hau zure izenean egin dezan, ordezkaritza baimen hau betez.

Luzapen handiagoko ordezkaritza bat eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  • 'Eskualdatzearen komunikazioa' titular berriak sinatua.
  • Aldebiko eskualdaketaren kasuan, eskualdatzea baimentzeko dokumentua ('Eskualdatzeko baimena' egungo titularrak sinatua).
  • Eskualdaketa aldebikoa ez denean, ondorengoetako bat:
    • Lokalaren jabea ez baldin bazara: alokairu kontratua.
    • Lokalaren jabea baldin bazara (jardueraren titulartasuna lokalaren jabeari pasatzen denean).
      • Lokalaren jabetza egiaztatzen duen dokumentazioa: jabetza-eskriturak, jarauntsia/dohaintza onartzeko eskriturak edo hauen baliokideak.
      • Aurreko titularrak jarduerarekin erlaziorik ez duela egiaztatzen duen dokumentazioa: kontratuaren deuseztapena edo jabetza berreskuratu izanaren erantzunkizunpeko adierazpena.

    Gainera, pertsona juridikoen kasuan, eratze-eskriturak

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: Ez dagokio
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

  1. Komunikazioa eta dokumentazioa erregistratzea.
  2. Hala badagokio, dokumentazioa zuzentzea.
  3. Eskualdaketa aintzakotzat hartzearen jakinarazpena.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Eskualdaketa honekin ezingo da indarrean dagoen jarduera inolaz ere aldatu edo zabaldu.

Eskualdaketak eragin automatikoa izango du, betiere indarreko araudiaren arabera egiten bada.

Lizentzia 171/19851 Dekretua indarrean sartu aurretik lortu bazen (haren lehen xedapen iragankorraren arabera), lizentziaren titular berriak, jarduera erregularizatzeko, teknikari eskudun batek idatzitako proiektu bat aurkeztu beharko du. Proiektu horretan egiaztatu beharko da jarduera goian aipatutako dekretuak ezartzen dituen arau teknikoetara egokitzen dela.
Proiektua eskualdaketaren datatik hasita 6 hilabeteko epean aurkeztu beharko da.
Erregularizazio proiektuak aurkezteko obligazioa ez betetzeak Udalaren aldetik egokitzat jotzen diren neurri zuzentzaileak hartzea ekarriko du, eta ez da alde batera utziko beharrezkotzat jotzen diren kautelazko neurriak hartzea.

1Ekainaren 11ko 171/1985 Dekretua, etxebizitzetarako hiri lurretan jartzekoak diren Ekintzabide Nekagarri, Osasunkaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuekin erabili beharreko Teknikazko Arauak ontzat ematen dituena (1985/06/29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria)

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli