Hirigintza Planeamendua:Plan Partziala eta Plan Bereziak

Tramitearen deskribapena

Plan Partziala
Plan orokorrak edo lurzoru urbanizagarriko dagokion sektorizatze planak mugatutako sektore baten antolamendu xehatua finkatzen du. Sektore baten azalera osoak lurzoru urbanizagarri sektorizatu gisa sailkatuta egon behar du, eta ezingo du etenik izan. Sektoreek egikaritze unitate bat edo gehiago izan dezakete, eta unitate horiek plan partzialean edo hirigintzako jarduketa programan egongo dira definituta.

Plan Berezia
Kasuan kasuan, lur mota batez edo gehiagoz osatutako udalerri oso baten edo haren zati baten antolamendua finkatzen du, edo bestela plangintza orokorrak definitutako esparru jakin batena edo area batena edo plan bereziak berak bere xedearekin bat etorriz zehaztua.

Hainbat mota daude:
  • Hiri Berrikuntzako Plan Berezia: aurreko antolamenduaren funtsezko egitura mantenduz eta hirigintza eraikigarritasuna aldatu gabe jarduketa zehatzak egiten dituzten antolamendu tresnak dira; jarduketa zehatz horiek izan daitezke, besteak beste, hiri lurzoruko kongestioa kentzea, zuzkidura publikoak eta ekipamendu kolektibo pribatuak sortzea, auzoak saneatzea, hiria bere onera ekartzea eta birgaitzea, barne erreforma egitea, mugigarritasun eta estetika arazoak konpontzea eta ingurumena eta zerbitzu publikoak hobetzea.
  • Babesteko eta Kontserbatzeko Plan Berezia: Babes- eta zaintza-plan berezien xedea da plan orokorretan jasota dagoen antolamendua osatzea, planen zehaztapenek xede dituzten elementu naturalak edota artifizialak babesteko arauen bidez. Beharrezkoa bada, plan orokorrean jaso gabeko beste babes-arau osagarririk ere zehaztu dezake plan bereziak.
  • Lurzoru urbanizaezineko Plan Berezia: lurzoru mota horrek berezkoa duen landa izaerakoak ez diren baina lurzoruarekin bateragarriak diren hirigintzako erabilerak ezartzea du helburu.
  • Hiri Antolamenduko Plan Berezia: plan orokorraren egiturazko antolamendua garatzeko helburua du; horretarako, plan orokorrak antolamendu hori atzeratzea baimentzen duen hiri lurzoruko guneetan antolamendu xehatua ezartzen du. Era berean, Hiri Antolamenduko Plan Berezia plan orokorreko dokumentazioan hiri lurzoruarentzat zehaztutako antolamendu xehatua aldatzeko erabil daiteke.

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna, edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia aurkeztu behar da.
  • Udala

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

INGURUMEN-DOKUMENTAZIOA: HIRIGINTZAKO AGIRIAK:
    1. Informazio- eta justifikazio-memoria: Legez ezarritako edukiaz gain (jabetzaren justifikazioa edo haren adostasuna, interes publikoaren justifikazioa, araudira eta egitura-antolamendura egokitzea, ukitutako finken gaineko beste eskubide errealen jabe edo titular guztien nortasuna, hasi aurreko bost urteetan), genero-ebaluaziorako eta ebaluazio soziolinguistikorako behar diren agiriak erantsiko dira. (pdf 1).
    2. Informazio planoak. (pdf 1)
    3. Antolamendu planoak. (pdf 1)
    4. Hirigintzako araudia eta ordenantzak. GAOn argitaratzeko
    5. Bideragarritasun ekonomiko eta finantzarioaren azterlana, iraunkortasun ekonomikoaren memoria eta dokumentazio ekonomikoa
    6. Exekuzioa antolatu eta kudeatzeko jarraibideak. (pdf 1).
    7. Laburpen exekutiboa (1 pdf).
DOKUMENTAZIO BEKTORIALA:
Planoak CAD fitxategietan (dwg edo antzekoa), UTM ETRS89 koordenatu sistema, 30. zona.

JARRAIBIDE OROKORRAK, honako hauek betetzeko:
OHARRA: Dokumentazio guztia bi hizkuntza ofizialetan aurkeztu behar da (euskaraz eta gaztelaniaz)

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 300 Mb

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Udal egoitzan behin-behineko edo behin betiko onespena, dagokiona, adosteko epea ezingo da hasierako onespenaren unetik sei hilabete baino gehiagokoa izan.
Epe hori emaitza bereizlerik iragarri gabe igarotzean, baldin eta plana interesdunak eskaturik aurkeztua izan bada, interesdunak baztertua izan dela ulertu beharko du.

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea eta dokumentuak erregistratzea.
  2. Zuzentzeko izapidea, beharra balego
  3. Ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren hasiera, Eusko Jaurlaritzan.
  4. Hirigintza txostenak: arkitektoa, ingeniaria, juridikoa, ekonomikoa, PSISZ
  5. Beste zuzendaritzen eta atalen txostenak, bidezkoa bada: Hiri Mantentze eta Zerbitzuak, Mugikortasuna, Sustapena, Ingurumena
  6. Beharrezkoa bada, txosten sektorialak eskatu eta eranstea: Telekomunikazioak, Ur Baliabideak, URA, Itsasertzak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegiturak, ADIF, ETS, Añarbeko Ura, Hegazkintza Zibila…
  7. Tokiko Gobernu Batzordearen erabakia, hasierako onespenarekin, eta egonez gero, baldintzak jarrita. Ingurumen organoak ingurumen txosten estrategikoa egin eta hura jaso aurretik egin ahal izango da, baina aipatutako ingurumen txosten estrategikotik ondorioztatzen denak baldintzatuta.
  8. Iragarkia argitaratzea GAOn, zabalkunde handieneko egunkarian (edo egunkarietan) eta egoitza elektronikoan, alegazioak aurkezteko 20 egun baliodun emanda.
  9. Alegaziorik egonez gero, agiria idatzi duen taldearen txostena.
  10. Hirigintzak alegazioen eta behin betiko onespenaren gainean eginiko txostenak.
  11. Beharrezkoak izanez gero, txosten sektorialak
  12. Soilik lurzoru urbanizaezineko Plan Berezia izanez gero:
    • Euskadiko Lurralde Antolaketarako Batzordearen irizpena (Eusko Jaurlaritza)
    • Gipuzkoako Foru Aldundiaren interes publikoaren adierazpena
  13. Udalbatzak behin betiko onartzea (ingurumen txosten estrategikoak egon beharko du).
  14. Erabakia interesdunei jakinarazi eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta egoitza elektronikoan argitaratzea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Hirigintza Sostengagarriko Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

*Monumentu multzoen eta higiezin kalifikatuen birgaitzeko plan bereziak eta babesteko eta kontserbatzeko plan bereziak, behin hasierako onespena jasota, gehienez ere hilabeteko epean igorriko den Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko txostenaren esku utzi beharko dira.
*Informazio publikoko epean egindako alegazioak ikusirik aldaketak oinarrizkoak izango balira, planaren beste testu bategin bat idatziko da, berriz ere hasierako onespena jaso beharko duena, eta informazio publikoko beste epe bat irekiko da.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli