Eskola kontzertuetarako izen-ematea

Tramitearen deskribapena

Euskadiko Orkestrak , Donostiako Udaleko Hezkuntza Sailaren laguntzarekin, ikasleentzako kontzertuak antolatzen ditu urtero.
Jarduera horri esker, haur eta gazteak kontzertu aretora joaten dira eskola orduetan Orkestra entzutera. Eskainitako jardunaldiak bereziki ikasleentzat prestatuta egoten dira beti.
Programa honen helburua da, zuzeneko kontzertuen bidez, ikusle gazteak musika klasikora eta, bereziki, musika sinfonikora hurbiltzea.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Ikastetxeak
Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoak eta itunpekoak

Noiz egin daiteke eskaera

2025/09/02 - 2025/10/03

Tramitea epez kanpo dago.

Ordainketaren zenbatekoa

Euskadiko Orkestra arduratuko da ordainketaz.
Logelan Logale-ren kasuan, abesbatzekin parte hartuz gero, ikasleek ez dute ezer ordainduko.

Prozesuaren urratsak

  1. Ikasturteko programazioa jasotzea.
  2. Interesatuta dauden zentroek Udalari parte hartu nahi dutela jakinaraztea.
  3. Udalak izena eman duten zentroen informazioa egiaztatzea eta Euskadiko Orkestrari bidaltzea.
  4. Izen ematearen baieztapena eta kontzertuaren aurreko tailerraren data bidaltzea musikako irakasleei. Abesbatzekin parte hartuko dutenen kasuan formazio saioak izango dira eta horien koordinazioaz Euskadiko Orkestra arduratuko da.
  5. Euskadiko Orkestrak jarduera kobratzea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua

Bestelako informazio interesgarria

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli