Adineko pertsonen elkarteentzako dirulaguntzak

Telematikoki

Dokumentuak

Tramitearen deskribapena

Dirulaguntza eskatzea, honakoetarako:
  • Zentroetako mantentze lanak kudeatzeko eta elkarteei autoantolaketarako gaitasuna emateko.
  • Elkarte horietan jarduten duten adineko pertsonek eta adineko pertsonentzat antolatutako zahartze aktiboa eta osasungarria sustatzeko jardueren urteko programa gauzatzeko.

Zeinek egin dezake eskaera

Irabazi asmorik gabeko adineko pertsona erretiratuen eta aurretik erretiratuen elkarteek; betiere, betebehar hauek bete behar dituzte:
  • Lurralde esparrua Donostiako udalerria badute, zentroen udal sarea osatzen duten lokaletan
  • Elkarteek Herritarren Elkarteen Udal Erregistroan izena emanda egon behar dute.

Noiz egin daiteke eskaera

2025/01/07 - 2025/01/21

Oinarriak GAOn noiz argitaratzen diren arabera

Beharrezko dokumentazioa

Oharra: derrigorrezkoa da izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea.

Eranskinen gehienezko tamaina: 15 Mb

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 6 hilabete
  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabideak jasotzea
  2. Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea
  3. Ebaluazioa eta behin betiko ebazpena
  4. Ebazpena argitaratzea Udaleko iragarki taulan eta webgunean
  5. Errekurtsoa jartzeko aukera (Udalean hilabeteko epean eta Epaitegian 2 hilabeteko epean)

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Bestelako informazio interesgarria

Dirulaguntza ordainketa bakar batean ordainduko da, organo eskudunak behin betiko onespena ematen duenean.

Informazio gehiagorako, jarri harremanetan Adinekoak eta Desgaitasuna Zerbitzuarekin: 943 48 14 06

Adineko pertsona erretiratuen eta aurretik erretiratuen elkarteen zerrenda


Adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko ekimenei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero:

Donostia Lagunkoia

Donostiako Irisgarritasun Plana

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli