Elikagai establezimenduetako proiektu teknikoei buruzko kontsulta eta aholkularitza

Presentzialki

Telefono bidez

943 483 878

Tramitearen deskribapena

Elikagai establezimenduetan lanak egin asmo direnean, komeni da proiektuei buruzko kontsulta egitea Osasun Publikoko Ataleko teknikariei, haiek aholkatuko baitizute zer betekizun higieniko sanitario bete behar dituzten, indarrean dagoen araudia betetzeko.
Informazio gehiago

Zeinek egin dezake eskaera

  • Donostiako udalerrian elikagai establezimendu bat edo halako bat egiteko proiektua duen orok.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

Zer motatako kontsulta den, beharrezkoa izan daiteke planoak edo beste dokumentu batzuk aurkeztea kontsultari erantzun ahal izateko.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 15 egun
  • Epe legala: Ez dagokio
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Kontsultei une beran erantzuten zaie, zailtasunik ez badute. Konplexutasun handikoak badira edo azterlana eskatzen badute, hitzordua ematen da.

Prozesuaren urratsak

  1. Interesdun pertsonak telefonoz deitu behar dio zerbitzuari, edo bertara jo behar du, elikagai establezimendu baten proiektu teknikoari buruzko kontsulta egiteko.
  2. Kontsulta sinplea bada, une berean erantzuten diote une horretan unitatean dauden teknikariek.
  3. Kontsulta konplexua bada eta, horrenbestez, informazioa biltzea eta planoak aztertzea eskatzen badu, aurrez aurre biltzeko hitzordua adosten da interesdun pertsonarekin.
  4. Bilera horretan, interesdun pertsonak eta teknikariak elkarrekin aztertzen dituzte planoak, eta hobekuntzak, zuzenketak eta abar proposatzen dira, proiektua egokiro bat etor dadin dagokion araudiarekin.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli