Tramitearen deskribapena
Udaleko Euskara Zerbitzuak eskaintzen duen doako zerbitzua da, testu laburrak itzuli eta zuzentzeko.
Itzulpen zerbitzua
Testua laburra eta zabalkunde handikoa izan behar da.
Zuzenketa zerbitzua
Zuzentzeko testuak zabalkunde soziala izan behar du eta, gehienez, 9.000 letragune izango ditu. Ez da onartuko itzulpen automatikoaren bidez egindako itzulpena zuzentzeko eskaerarik.
Itzulpena jasotzeko epea Euskara Zerbitzuaren lan bolumena eta ezarritako lehentasunen baitan egongo da.
Zeinek egin dezake eskaera
Merkataritza eta ostalaritza, kirol arloko eta irabazi asmorik gabeko entitateak.
tzulpen edo zuzenketa eskatzaileak egoitza soziala Donostian izan behar du eta jatorriko testuak aipu duen jarduerak udal-barruti honetan garatu behar du.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
Zerbitzuan alta emateko: izen-emate orria bete behar da.
Testuen bidalketa: helbide honetara "udala_euskara@donostia.eus" eta formatu informatiko betegarrian (Libre office, word).
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Doakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Euskara Zerbitzuaren lan bolumenaren eta ezarritako lehentasunen baitan erabakiko da.
Prozesuaren urratsak
- Zerbitzuan alta emateko eskaera egin (lehenengo aldian bakarrik)
- Testua Euskara Zerbitzura bidali
- Erantzuna jaso
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Euskara Zerbitzua
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Datu babesa