Artea eta Giza Eskubideak haur eta gazteen lehiaketako lanen online bozketa

Telematikoki

Tramitearen deskribapena

Haur eta Gazteen Arte eta Giza Eskubideen 22. edizioko epaimahai ofizialak aukeratutako artelanen publikoaren sarietarako online bozketa.

4 kategoria dira:
  • 6-8 urte
  • 9-12 urte
  • 13 - 15 urte
  • 16 urtetik 18 urtera

Zeinek egin dezake eskaera

  • Herritarrak oro har

Noiz egin daiteke eskaera

2026/02/27 - 2026/03/27

Tramitea epez kanpo dago.

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Hilabete bat
  • Epe legala: Ez dagokio
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

  1. Sartu hemen: www.donostia.eus/gizaeskubideak
  2. Webgunearen ezkerraldean sakatu "Margolanak aukeratu" lotura eta handik nahi duzun kategoria eta modalitatea hautatu dezakezu. Margolan bat hautatzeko sakatu "Aukeratu" botoia.
  3. Erabltzaile berri gisa erregistratzeko orria zabalduko zaizu; bete ezazu inprimakia zure datu pertsonalekin eta ez zaitez ahaztu zein helbide elektroniko eta pasahitza jartzen duzun, datu horiek baitira parte hartzeko aukera emango dizutenak.
  4. Minutu gutxiren buruan, mezu bat jasoko duzu erregistratu duzun helbide elektronikoan. Bertan azalduko den esteka sakatzen duzunean, kategoria eta modalitate bakoitzeko marrazki bana hautatu ahal izango duzu "·Aukeratu" beheko botoia sakatuta. (Ez badituzu lanak saio bakarrean aukeratu nahi, ez dago arazorik, lotura horretan nahi adina aldiz sar zaitezke eta.)

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Sari-banaketa 2026ko apirilaren 26an izango da, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan. Marrazki guztiak, apirilaren 23tik 30era bitartean egongo dira ikusgai, Victoria Eugenia Antzokian (sarrera, Okendo Plazatik).

Informazio gehiago: www.donostia.eus/gizaeskubideak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli