Obra partikularrak bakarrik egin dezaketa eskabidea presentzialki Etxegintza: San Marcial, 2
Tramitearen deskribapena
Tramite hau behin-behineko ebazpena lortu eta obra bukatu ondoren egingo da.
Beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu beharko da dirulaguntzen behin betiko ebazpena lortzeko.
Aurkeztutako eskaerak edo harekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioak akatsen bat baldin badu, edo osatu gabe baldin badago, 10 laneguneko epea duzu zuzendu ahal izateko.
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoa
Beharrezko dokumentazioa
Azken fakturak, behar bezala beteta;
Fakturak ordain izanaren ordainagiriak
Egindako lanen gaineko argazkiak koloretan.
EATak eskatutako obrak badira, haiek zuzendu direla egiaztatzen duen agiria.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Doakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: Aldagarria
Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
Oharra: obra amaitutakoan Hirigintzan aurkeztu beharko da obra lizentzian adierazten den dokumentazioa.
Onuradunek egindako lanak frogatzeko agiriak aurkeztea, gehienez ere, 18 hilabeteko epean.
Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea. Gehienezko epea: 10 egun baliodun
Behin betiko ebazpena. Epea: 60 egun.
Laguntza eman eta dirua sartuko diotela (ala ukoa) adierazteko jakinarazpena.