Tramitearen deskribapena
Zaratak edo usainak direla eta egindako kexa jaso ondoren, egiaztatu egin behar da badela halakorik. Horretarako, halakorik sumatzen duenean, kaltetutako auzotarrak Udaltzaingoari deitu behar dio (092 telefonora), eta horri buruzko txostena eskatu. Etxebizitzaren barruan eragozpen horiek badirela egiaztatzen bada, neurri zuzentzaileak har ditzan eskatzeko espediente bat irekiko zaio establezimenduari, eragozpen horiek desagerraraz ditzan.
Zeinek egin dezake eskaera
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Identifikazio dokumentua: NAN / AIZ
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Doakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 3 hilabete
- Epe legala: 6 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Auzokidearen deia jaso orduko egingo du ikuskapena Udaltzaingoak.
Prozesuaren urratsak
- Kexa erregistratzen da.
- Kexa Udaltzaingoari helarazten zaio, egiaztatu eta ikuskapena egin dezan, eta, gero, akta batean jaso ditzan zaraten edo usainen neurketak.
- Udaltzaingoaren akta aztertu eta gero, ingeniaritza sailak ezartzen du positiboa edo negatiboa den. Positiboa bada, Ingurumeneko Lege Zerbitzuak neurri zuzentzaileak hartzeko eskatzen dio establezimenduari, eragozpen horiek desager daitezen.
- Ebazpena egin eta neurri zuzentzaileen berri ematen zaio interesdun pertsonari edo jardueraren arduradunari.
- Espedientea artxibatzen da, eragozpenak desagertu direla egiaztatu eta gero.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza
Araudia
Datu babesa