Haur Danborrada Udaletxeko eraikinetik ikusteko zozketa

Telematikoki

Telefono bidez

Tramitearen deskribapena

Udaletxeko eraikinetik Haurren Danborrada ikusteko 20 plaza zozketatuko dira. Pertsona bakoitza lagun batekin joan ahal izango da (adinez nagusia izan edo ez), beraz, guztira 40 herritarrek ikusi ahal izango dute Haurren Danborrada Udaletxeko eraikinetik.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Donostian erroldatuta egotea
  • 18 urte beteak izatea (2026ko urtarrilaren 1erako)

Noiz egin daiteke eskaera

2025/12/27 - 2025/12/31

Tramitea epez kanpo dago.

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Izen-ematea.
  2. Zozketa publikoa iragarritako egunean, orduan eta lekuan (zozketara hiritarrak eta komunikabideak bertaratu ahal izango dira).
  3. Zozketaren emaitzen zerrenda webgunean argitaratuko da, pertsona bakoitzari egokitu zaion zenbakiarekin.
  4. Zozketa bidez hautatuko zenbakia duen pertsonak eta hurrengo 19 zenbakiak dituztenak izango dira sarituak.
  5. Zozketa egin ondoren, udala harremanetan jarriko da sarituak izan diren zerrendako 20 lagunekin (zozketatik ateratzen den zenbakitik hasita), gonbitea noiz eta non jaso behar duten adieraziz. Emaitza komunikatzerakoan sarituek gonbitea onartu edo ezezten duten esan beharko dute. Halaber, gerora, ez joatea erabakitzen badute abisatzeko konpromezua hartu beharko dute. Ekitaldira pertsona sarituak joan beharko du berak aukeratzen duen lagunarekin. Saridunak ezingo du gonbidapena beste pertsona bati eman.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Bestelako informazio interesgarria

  • Onartutako zerrenden argitalpena: urtarrilaren 5ean
  • Zozketaren publikoa: 2026ko urtarrilaren 7an 18:00etan, Udalbatzan.
  • Egokitu zaienei komunikazioa 2026ko urtarrilaren 12tik 16era. Pertsona bakoitzeko 2 dei saiakera egingo dira. Era honetan harremanetan jartzea lortzen ez bada, zerrendako hurrengora pasako da.
  • Ekitaldira doazen pertsonak Identifikazio Dokumentu Ofiziala (NAN) eraman beharko dute.
  • Eguraldi arrazoiengatik danborradaren ospakizuna atzeratuko balitz, gonbidapenek ospatuko den egun horretarako balioa mantenduko dute.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli