Irabazi asmorik gabeko entitateentzako dirulaguntza: 2. Eskaera zuzentzea

Telematikoki

Lokalizadorearekin sartzea

Hasi

Presentzialki

Herritarrentzako arreta-bulegoak kontsultatu: Udalinfo
Edozein zalantza argitzeko, Herritarren Postontzia erabili edo herritarren arreta telefonora (010) deitu ahal izango da.

Tramitearen deskribapena

Dirulaguntza deialdian eskaera auzkeztu duten irabazi asmorik gabeko elkarteek, eskaera horretan akatsen bat antzematen baldin bada edo osatu gabe baldin badago, hamar laneguneko epea izango dute egintza Udalaren Iragarki Taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zuzendu ahal izateko.

Ikusi oinarriak:
- Gizarte Ekintza
- Herritarren Partaidetza
- Lankidetza
- Berdintasuna
- Gazteria
- Giza Eskubideak
- Ingurumena
- Euskara Zerbitzua
- Kultur Aniztasuna
- Donostia Kultura
- Donostia kirola

Zeinek egin dezake eskaera

Udaletxeko Iragarki Taularen bidez zuzenketak egiteko errekerimendua jasotzen duten entitateek, bestelako komunikazio bitartekoak gorabehera.

Zuzenketa lehendakariak edo zeregin honetarako izendatutako ordezkariak aurkeztu beharko du. Azken kasu honetan honakoak aurkeztu behar ditu:
  • Idazkariaren ziurtagiria, erakundearen zuzendaritza batzordeak edo zuzendaritza organoak eskabidearen sinatzailea egintza horretarako eskuordetzea erabaki duela egiaztatzeko.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Zuzenketak egiteko errekerimendua jasotzen duten elkarteek jakinarazpen e-mail bat jasoko dute komunikazioetarako zehaztutako helbide elektronikoan. Mezu hau jasotzen den unetik zuzenketa zirriborro moduan egin daiteke.
Zuzenketaren erregistroa egintza Udalaren Iragarki Taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera 10 laneguneko epean egin daiteke.

Beharrezko dokumentazioa

Zuzenketa soilik telematikoki bete ahal izango da. Horretarako, entitateek mezu bat jasoko dute komunikazioetarako zehaztutako helbide elektronikoan. Mezu horretan entitateak zuzendu beharrekoa azalduko da, eta bertan izango dute ere beraiek aurkeztutako eskaera formulariora sartzeko lotura eta lokalizadorea. Zuzendu beharrekoa ere formularioan bertan agertuko da.

Mezua jasotzen den unetik aurrera bertan adierazitako zuzenketak formularioan egiteko aukera izango da. Zuzendu beharrekoa formularioan bertan ere adieraziko da. Aldaketak zirriborro moduan egingo dira eta egintza Udalaren Iragarki Taulan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera entitateei 10 laneguneko epea emango zaie zuzenketa erregistratu ahal izateko.

Mezuan bertan adieraziko da zuzenketa noiz aurkeztu eta sinatu daitekeen, eta horrela egiten ez bada eskaera bertan behera utzi dutela joko da.

Errekerimenduan zehaztutako datuez gain beste datu batzuk aldatzen baditu entitateak, horiek ez dira kontuan hartuko proiektua baloratzeko orduan.

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. E-maila bidaltzea eta zuzenketak egiten hasteko aukera
  2. Udalak bere Iragarki Taulan argitaratzea
  3. Elkarteek zuzenketak erregistratzea

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Dirulaguntza jasotzearekin batera hartzen diren konpromisoak:
  • Programatik eratorritako erantzukizunak bere gain hartzea.
  • Behar diren baimenak lortzea.
  • Programaren garapenean gertatzen diren gorabehera guztiak Udalari jakinaraztea, gertatu bezain laster.
  • Dirua gastatzen ez bada, dirulaguntza itzultzea.
  • Helburuak funtsean aldatuz gero, dirulaguntza itzultzea.
  • Udalak ezarritako baldintzak eta arau guztiak betetzea.

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli