Tramitearen deskribapena
Etxegintzak, Alokabide programaren bitartez, etxebizitza pribatu hutsak alokatzea sustatzen du. Merkatuko prezioak baino merkeago etxebizitza bat alokatu nahi dutenen eta etxea alokatzeko jarri nahi dutenen arteko harremanak bultzatzen ditu, maizterrei zenbait
abantaila emanez.
Eskuragai dauden etxebizitzen artean maizterren beharretara egokitzen dena bilatzeaz arduratzen da erakundea, etxebizitzaren ezaugarriak eta prezioa kontuan hartuta.
Etxebizitza alokatu ostean, erakundea arduratzen da kontratua formalizatzeko lanak egiteaz, baita jabearen eta maizterren arteko geroko bitartekaritzaz ere. Kontratuaren iraunaldian sor daitezkeen gorabehera orotan lehen hizketakidea eta bitartekaria izango da.
Argibide gehiago
Zeinek egin dezake eskaera
- Interesdunak
- Donostian erroldatuta egotea edo egoitza soziala Donostian duen enpresa edo entitate batean lanean ari izatea
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Kontratua sinatu aurretik aurkeztu beharreko agiriak:
- Lan kontratu finkoa badu eta abalik behar ez badu:
- NANa edo identifikazio agiria.
- Lan kontratu finkoa
- Azken hiru nominak
- Banku kontuaren nazioarteko zenbakia (IBAN)
Lan kontratu finkorik ez badu eta hirugarren baten abala behar badu:
Maizter izango denaren NANa edo identifikazio agiria
Abal emailearen NANa edo identifikazio agiria
Abal emailearen higiezinaren informazio orri soila, jabetza erregistroak emana; bestela, lan kontratu finkoa eta azken hiru nominak.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 2 egun
- Epe legala: Ez dagokio
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Webgunearen bidez egindako etxebizitza eskaerak berehala erregistratzen dira.
Erakundeak, programa informatiko baten bidez, eskuragarri dauden etxebizitzak esleitzen dizkie maizterrei, alderdi hauek kontuan hartuta: antzinatasuna, ordaindu dezaketen errenta, eta eskatutako etxebizitzaren ezaugarriak. Esleitzeko epea, berriz, arestian aipatutako baldintzen araberakoa izango da.
Prozesuaren urratsak
- Eskabidea erregistratzea
- Alokabiden etxebizitza eskatzaile gisa izen ematea
- Eskatzailearen beharren araberako etxebizitza alokairuan hartzeko hautatzea
- Etxebizitza ikusteko hitzordua jartzea eta 24 orduko epea ematea erantzuteko
- Interesdunak etxebizitza onartzea
- Dokumentuak aurkeztea
- Etxegintzak egiaztatzea baldintzak betetzen direla
- Jabeak eta maizterrak errentamendu kontratua sinatzea, baita abala ere, hala badagokio
- Giltzak ematea
- Jabeari fidantza ematea
Izapidearen arduraduna
Erakundea: Donostiako Etxegintza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Kontratuaren iraunaldiko urte bakoitzean errentak izango duen aldaketa jakinarazten zaie errentatzaileei eta maizterrei. Halaber, maizterrari eskatzen zaio haren egoeran aldaketaren bat gertatu den jakinarazteko, eta azken hiru nominak eta abal emaileak berme gisa jarritako higiezinaren informazio ohar soila aurkezteko, errenten asegurua eta arrisku anitzeko etxe asegurua berritze aldera
Kontratua amaitu baino bi hilabete lehenago, errentatzaileari eta maizterrari eskatzen zaie kontratua luzatzea ala amaitzea nahi duten adierazteko. Amaitzea erabakiz gero, etxebizitza ikuskatzen da, detektatutako akatsak konpontzeko proposamena egiten da, halakorik balego, eta azkenik, dagokion fidantza likidatzen da.
Eskabideek lau urteko iraunaldia dute. Epe hori igaro ostean, eskatzaileak eguneratzen ez badu, baja ematen zaio ofizioz.
Ohiko galderak
Datu babesa