Donostia Kulturako bazkide txartelak hiriko kultura eskaintzaren ateak irekitzen ditu, zerbitzu hauek ematen baititu, bestek beste: maileguak (liburutegiak), kultur guneen erabilera, beherapenak sarrerak erosteko orduan, abantaila ugari ikuskizunekin lotutako eskaintza eta zozketetan (beherapenak eta abantailak).
Zeinek egin dezake eskaera
Herritarrak oro har
14 urtetik beherako umeek beren txartel berezia dute, “-14”
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoa
Beharrezko dokumentazioa
Eskatzailearen NAN
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Doakoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: Unean bertan
Epe legala: Ez dagokio
Isiltasun zentzua: Ez dagokio
Berehala, eskatzailea bertaratzen denean (bulegoetan edo liburutegietan).
Online eskatuz gero, postaz bidaltzen da.
Prozesuaren urratsak
Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea
Txartela berehala ematen da eskabidea bulegoetan aurkezten bada; online aurkezten bada, berriz, postaz bidaltzen da.
Izapidearen arduraduna
Erakundea: Donostia Kultura Enpresa Erakunde Publikoa