Banku-helbideraketa eta helbide fiskala

Telematikoki

"Nire karpeta"-ra sarbidea

Hasi

Presentzialki

Udal Zerga Biltegia
  • Ijentea, 6
Ordutegia
  • 09:00 - 14:00

Telefono bidez

Zuzeneko laguntza jasoko duzu izapidea egiteko:

Zerga Biltegia/Recaudación: 900714033 (doakoa / gratuito)

Tramitearen deskribapena

Izapide honen bidez, honako hauen alta eta aldaketa eska dezakezu:
  • zerga helbidea
  • abisuetarako helbidea
  • banku kontua

Zerga helbidea: bakarra da zergadun bakoitzeko, ordainagiri guztietarako.

Abisuetarako helbidea: zergadun beraren erribuetan "abisuetarako helbide" desberdinak egon daitezke.

Banku helbideratzea bankuko kontu zenbaki bat da, zergadunaren ordainagiriak kargatzeko erabiltzen dena (OHZ, JEZ, ura, zaborrak, ibilgailuak, gainbalioak eta gainerako likidazioak). Trafikoko isunak ez dira kontu horretan kargatzen, eta ezberdinak izan daitezke zergadun berarentzat

"Hasi" botoiak zure karpetara eramango zaitu. Sartu atal honetan: NIRE profila/Informazio fiskala

Alokatutako higiezinen ordainagiriak:

Maizterrak banku-kontua aldatzea eta abisuetarako helbidea gehitzea baino ezin izango du eskatu (inoiz ez zerga helbidea aldatzea). Hori eskatzeko, sartu izapide honetan:

Erregistro Orokorra: dokumentazioa eranstea espediente bati

Adierazi beharreko datuak:
  • Izapidea: "Banku-helbideraketa eta helbide fiskala"
  • Espediente zenbakia: Ordainagiriaren titularraren NAN zenbakia
  • Erantsi beharrekoa:
    1. Tramite honen eskabidea beteta.
    2. Alokairu-kontratua.
    3. Alokairua ordaindu izanaren azken agiria.
    4. Banku-kontuaren titulartasunaren agiria.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Ordainagirien titularra (beti izango da ondasunaren jabea). Online egin ahal izango du, identifikazioarekin, izapide honetako "Hasi" botoiaren bidez, eta "nire karpeta"ra eramango zaio.
  • Ordezkaria, izapide honen eskabide beteta, "ordezkatzeko baimen dokumentua" agiri eta ordezkatuaren NANaren kopiarekin. Online egin ahal izango du, identifikazioarekin, aurreko atalean adierazitako estekaren bidez.
  • Maizterra, zehaztutako dokumentazioarekin. Online egin ahal izango du, identifikazioarekin, aurreko atalean adierazitako estekaren bidez.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  • Eskabide inprimakia
  • Eskatzailearen NAN
  • Eskabidea ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza hori egiaztatu beharko da.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo imprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea
  2. Datuak egiaztatzea
  3. Altak edo datuak aldatzea, hala badagokio.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Finantza Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

*Eskabideak ez du epe mugarik kontrakoa adierazi ezean, beraz, ez da beharrezkoa eskabidea berritzea.
*Zergapekoak ez badu adierazten zein den bere helbide fiskala, haren izenean dauden eraikinak edo esplotazio ekonomikoak helbide fiskalik gabekotzat hartuko dira.

*Helbideratze orokorraren ondorioak
  • Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean kargatuko dira adierazitako bankuko kontuan.
  • Lehentasuneko interesa aplikatuko da ordainketak atzeratu eta zatitu nahi badira; zenbait kasutan, gainera, bermerik jarri behar izanik gabe.
  • Ordaintzeko jardunbidea etengo da, abalik eman gabe, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu eta ebatzi arte.

Egutegi fiskala

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli