Banku-helbideraketa eta helbide fiskala

Telematikoki

"Nire karpeta"-ra sarbidea

Hasi

Presentzialki

Udal Zerga Biltegia
  • Ijentea, 6
Ordutegia
  • 09:00 - 14:00

Udalinfo bulegoak

Eskatu hitzordua

Telefono bidez

Udal!nfo telefonoak

Zerga Biltegia/Recaudación: 900714033 (doakoa / gratuito)

Tramitearen deskribapena

Izapide honen bidez, gauza hauen alta eta aldaketa eska dezakezu:
  • zerga helbidea
  • banku kontua

Zerga helbidea helbide bat da, ordainketa, kobrantza eta zerga betebeharren gaineko jakinarazpenak jasotzeko balio duena.
Banku helbideratzea bankuko kontu zenbaki bat da, zergadunaren ordainagiriak kargatzeko erabiltzen dena (OHZ, JEZ, ura, zaborrak, ibilgailuak, gainbalioak eta gainerako likidazioak). Trafikoko isunak ez dira kontu horretan kargatzen.

Izapide hau egin dezakezu "Hasi" botoia sakatuz "Nire karpeta"-n sartuz eta urrats hauek jarraituz:
- Identifikatzea
- "Nire profila"-n klikatu / "Informazio fiscala" / "Helbide fiskala" edo "Banku-kontua"

Zeinek egin dezake eskaera

Interesduna edo interesduna ez den beste pertsona batek aurkeztu behar badu, aurkeztu behar da "Ordezkatzeko baimen dokumentua" eta ordezkatuaren NANaren kopia.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  • Eskabide inprimakia
  • Eskatzailearen NAN
  • Eskabidea ordezkari baten bidez egiten bada, ordezkaritza hori egiaztatu beharko da.

Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo imprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

  1. Eskabidea erregistratzea
  2. Datuak egiaztatzea
  3. Altak edo datuak aldatzea, hala badagokio.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Finantza Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

*Eskabideak ez du epe mugarik kontrakoa adierazi ezean, beraz, ez da beharrezkoa eskabidea berritzea.
*Zergapekoak ez badu adierazten zein den bere helbide fiskala, haren izenean dauden eraikinak edo esplotazio ekonomikoak helbide fiskalik gabekotzat hartuko dira.

*Helbideratze orokorraren ondorioak
  • Helbideratutako ordainagiriak borondatezko epearen azken egunean kargatuko dira adierazitako bankuko kontuan.
  • Lehentasuneko interesa aplikatuko da ordainketak atzeratu eta zatitu nahi badira; zenbait kasutan, gainera, bermerik jarri behar izanik gabe.
  • Ordaintzeko jardunbidea etengo da, abalik eman gabe, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu eta ebatzi arte.

Egutegi fiskala

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli