Izapide hau egin behar duzu egoera hauetako bat gertatzen denean:
Negozioari uztea.
Negozioa helbidez aldatzea. Kasu horretan, dagokion jarduera lizentzia eskatu edo kokaleku berrian jarduerari ekin baino lehen aurretiazko jakinarazpena aurkeztu beharko da. (ikusi horrekin erlazionatutako izapideak).
Zeinek egin dezake eskaera
Jardueraren sustatzailea edo haren legezko ordezkaria
Noiz egin daiteke eskaera
Urte osoan zehar
Beharrezko dokumentazioa
Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.