Tramitearen deskribapena
Hartzailearekin bizi den familia inguruneko zaintzaile ez profesionalak mendekotasuna daukan pertsonari ematen dion arretako gastuak estaltzeko prestazio ekonomikoa eskuratzeko eskabidea.
*Eskaera egin baino lehen beharrezkoa da Gipuzkoako Foru Aldundiak hartzailearen mendekotasun egoerari buruzko balorazioa egin izana. Horretarako, Udaletxeko Gizarte Zerbitzuekin jarri behar da harremanetan.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.
Zeinek egin dezake eskaera
Donostian erroldatutako mendekotasuna duten (1., 2. eta 3. gradukoak) pertsonak, senitarteko batek edo legezko ordezkariak zaintzen dituenak.
Ikusi baldintzak
hemen
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Ikusi eskabidea eta dokumentazioa
hemen
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
- Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
- Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
- Gipuzkoako Forua Aldundiak ebazpena ematea eta erabiltzaileari jakinaraztea.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Gizarte Ekintzaren Zuzendaritza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Datu babesa