Ulia aterpetxerako online erreserbak

Telematikoki

Aterpetxerako erreserba

Hasi

Presentzialki

Telefono bidez


Ulía:
  • (+34) 943 483 480
  • Fax: (+34) 943 291 360

Besteak

Ulía: ulia@donostia.eus

Tramitearen deskribapena

Uliako udal aterpetxerako erreserba eskaera bat egitea.
Aterpetxeari buruzko informazio gehiago

Zeinek egin dezake eskaera

Baldintza hauek betetzen dituen edonork:
  • Aterpekide agiria edo Gazte txartela izatea; aterpetxera heldutakoan erakutsi behar dira.
  • 15 pertsona baino gehiagoko taldeek gutxienez 10 egun lehenago egin behar dute erreserba.

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

Aterpetxera heldutakoan, aterpekide agiria edo Gazte Txartela erakutsi behar da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: Unean bertan
  • Epe legala: 3 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Banakako pertsonek edo 15 pertsona baino gutxiagoko taldeek erreserba unean bertan egin dezakete.
15 pertsona edo gehiagoko taldeen kasuan, erreserba 5 egun lehenago egin behar da.

Prozesuaren urratsak

1. Erreserba egitea:
  • 15 pertsona edo gehiagoko taldeak: eskaera idatziz, posta elektronikoz edo faxez egin behar da, eta bertan, pertsona kopurua, erakundearen izena, telefonoa, helbide elektronikoa… zehaztu behar dira.
    • Lekua egonez gero, formalizatu beharreko kontratua eta kontratuko baldintzen aurretiko irakurketa bidali behar dira.
    • Proformako faktura bidali behar da.
    • Egonaldia egin aurretik, ordaindu egin behar da.
  • Banakako pertsonak edo 15 pertsona baino gutxiagoko taldeak: online formularioa bete da.

2. Lekua dagoela baieztatutakoan, ordainketa egiteko txartelaren datuak eman behar dira.

3. Ordainketa aterpetxera iritsitako egunean egingo da, baina 1 €-eko kobrantza sinboliko bat egingo da, txartela baliozkoa dela egiaztatzeko.

Oharrak

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua

Araudia

Erlazionaturiko tramiteak

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli