Dirulaguntza: Energia berriztagarrien erkidegoak sortzeko edo dagoeneko eratuta dauden erkidegoei laguntzeko: Eskabidea

Telematikoki

Tramitearen deskribapena

Dirulaguntza, energia berriztagarrien erkidego berriak sortzea sustatzeko eta energia-erkidegoek instalazio fotovoltaikoetan inbertitzeko.

2 dirulaguntza lerro:
    A TALDEA
    energia berriztagarrien etorkizuneko erkidego bat eratzeko beharrezkoak diren ekintzak erraztera zuzendutakoak.
    B TALDEA
    dagoeneko eratuta dauden energia-erkidegoei laguntzekoak.

Zeinek egin dezake eskaera

Donostiako udalerrian egoitza soziala eta fiskala duten elkarteak eta irabazi asmorik gabeko kontsumo-kooperatibak.

Noiz egin daiteke eskaera

2024/10/10 (09:00) - 2025/04/09 (02:00)

-

Tramitea epez kanpo dago.

Beharrezko dokumentazioa

  • Sinatzailea ez badator bat erregistroetan agertzen denarekin, izendapena egiaztatzeko dokumentazio eguneratua eskatuko zaio erakundeari, eta espedienteari erantsiko zaio.
  • Eskatutako dirulaguntzaren xede den jarduketaren aurrekontu xehatua, erakunde eskatzailearen organo eskudunak onartua, partiden arabera banakatuta eta gastuaren eta inbertsioaren partidak bereizita. Argi eta garbi bereiziko da diruz lagundu daitekeen kostua.
  • Indarrean dagoen berdintasun-plana, horrelakorik eduki behar duten erakunde onuradunen kasuan.
  • Banku- edo aurrezki-erakunde batek emandako agiria, eskatzailearen izenean dagoen kontu korronte baten titulartasuna ziurtatzen duena.


A TALDEAk, gainera:
  • Jardueraren proiektua edo memoria teknikoa. Kronograma bat eduki beharko du, proiektuaren hasiera- eta amaiera-datak adierazita.


B TALDEAk, gainera:
  • Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioaren proiektua, teknikari eskudunak sinatua.
  • Ekipoen fabrikatzailearen zehaztapen teknikoak.
  • Estatutuak, energia berriztagarriaren erkidegoak onartuta.
  • Eratutako energia berriztagarrien komunitatea gutxienez 10 pertsona fisikok eta/edo juridikok osatzen dutela egiaztatzen duen agiria.
  • Erantzukizunpeko adierazpen bat, komunitateko kideen % 85ek konexio elektrikoa Donostiako udalerrian dutela ziurtatzen duena.
  • Irabazi asmorik gabeko kontsumo-kooperatibak: kooperatibisten % 85 edo gehiago pertsona fisikoak direla egiaztatzen duen agiria.

Eranskinen gehienezko tamaina: 50 Mb

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 6 hilabete
  • Epe legala: 6 hilabete
  • Isiltasun zentzua: Aurkakoa

Prozesuaren urratsak

  1. Oinarriak GAOn argitaratzea
  2. Eskabideak jasotzea
  3. Dokumentazioa berrikustea eta akatsak zuzentzea
  4. Ebaluazioa eta behin-behineko ebazpen proposamena
  5. Alegazioak aurkezteko 10 eguneko epea
  6. Behin betiko ebazpen proposamena egitea, alegazioak aztertu ondoren
  7. Emakidaren jakinarazpena bidaltzea, eta diru laguntza ordaindu edo, hala dagokionean, ukatu izanaren berri ematea.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Osasuna eta Ingurumen Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli