Hirigintzako jarduketa programek hiri lurzoru finkatugabean eta lurzoru urbanizagarri sektorizatuko jarduketa integratuan egin beharreko garapena eta egikaritzea –behar bada fasetan– erregulatzen eta antolatzen dute. Horretarako, honako hauek finkatzen dituzte:
- Kasuan kasuko jarduketa integratuak identifikatzea; beharrezkoa bada, jarduketen xede den/diren egikaritze unitatea/ak mugatu ahal izango dituzte, edo mugaketa hori aldatu.
- Egikaritze publiko edo pribaturako araubidea eta haren jarduketa sistema.
- Jarduketa integratuak egikaritzeko zehaztapen juridiko, tekniko eta ekonomikoak, eta edonola ere, jarduketaren eduki minimoen erregulazioa.
- Egin beharreko obra guztiak eta urbanizazio karga guztiak, eta horien kostuaren gutxi gorabeherako kalkulua.
- Urbanizazio lanak, eta hala badagokio, eraikuntza lanak egiteko denboraren programa.
Jarduketa programek egingo diren urbanizazio lanak definitu beharko dituzte, eta duten gutxi gorabeherako kostua zehaztu.
Lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 legearen 153. artikuluan biltzen diren edukiak (eduki tekniko-urbanistikoak) eta Lurzoruari eta hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 154. artikuluan biltzen diren edukiak (eduki juridiko-urbanistikoak) barne hartzen dituen dokumentazioa.
Gainera:
- Justifikaziozko memoria, egikaritzeko programazioaren adierazpenarekin.
- Urbanizazio aurreproiektua.
- Jarduketa osatzen duten egikaritze unitateen informazio eta zedarriztapen planoak.
- Partzela planoa eta jarduketaren helburu diren ondasun eta eskubideen titularren arteko erlazioa.
- Ekonomia eta finantza arloko bideragarritasun azterlana, jarduketaren helburu diren ondasun eta eskubide guztien balorazioarekin.
- Izapidetze eskabidea udal erregistroan formalizatuko da, eta Administraziotik kanpoko pertsona edo erakundeek eginiko eskabideak direnean, kasuan kasuko jarduketa integratuaren arloko urbanizazio programak balioztatutako kostu estimatuaren % 1eko bermea ere entregatuko da. Berme hori kontratazio administratiboaren arloan legediak onartzen dituen moduetako edozeinetan emango da.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 300 Mb
- Epe legala: 3 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aldekoa
Aurkeztutako dokumentazioa eta dagozkion txosten teknikoak ikusita, udalak programaren hasierako onespena baiestea edo ukatzea adostuko du, gehienez ere hilabeteko epean.
Behar bada, alegazioak jasotakoan, eta horiek ikusi eta kontuan hartutakoan, udalak hirigintzako jarduketa programaren behin betiko onespena adostuko du, hasierako onespena lurralde historikoko aldizkari ofizialean argitaratzen denetik gehienez ere 2 hilabeteko epean. Epe hori igaro eta dagokion ebazpena eman ez bada, erabat onartutzat joko da, betiere interesdunei jakinarazpen izapidea eman bazaie.