Arreta: Trafiko Zuzendaritzan helbidea aldatzeko eskatzea, gidabaimenerako eta zirkulazio baimenerako

Telematikoki

Trafiko web orrira sarbidea:

Hasi

Tramitearen deskribapena

Izapide hau egin beharko duzu udalak Trafikoko Azpiordezkaritzari helbidea aldatu duzula jakinaraztea nahi baduzu, eta horrela zure gidabaimeneko eta autoaren zirkulazio baimeneko datuak eguneratuko dira.
Zure autoaren zirkulazio baimenean helbide bat azalduko balitz, Trafikoko Azpiordezkaritzak baimenaren kopia igorriko du, behin helbide aldaketa eskatuta, eta aldez aurretik adierazitako Udal!nfo bulegoan emango dizute. Gaur egun ematen diren baimenetan ez da helbiderik agertzen.

Halaber, helbide-aldaketaren berri eman diezaiokezu zuzenean Trafikoko Azpiordezkaritzari, "Hasi" botoia klikatuz Telematiko aukeran.

Zeinek egin dezake eskaera

  • Donostian erroldatuta egotea
  • Gidarien Erregistroan (gidabaimena) edo Ibilgailuen Erregistroan (zirkulazio baimena) helbidea eguneratu gabe duten pertsonak edo Biztanleen Erroldan, edo haren ordezkoan, helbidea aldatu duten pertsonak

Noiz egin daiteke eskaera

Urte osoan zehar

Beharrezko dokumentazioa

  • Zirkulazio baimena
  • Gidatzeko baimena indarrean
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.

Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb

Ordainketaren zenbatekoa

Doakoa

Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea

  • Estimatutako epea: 15 egun
  • Isiltasun zentzua: Ez dagokio

Prozesuaren urratsak

  1. Eskaera eta dokumentazioa erregistratzea
  2. Helbide aldaketak zirkulazio baimena aldatzea eskatzen duenean, eskatzaileak Udal!nforen zer bulegotan jaso nahi duen berria adierazi beharko du, eta behin Trafikoko Azpiordezkaritzak igorri eta udaletxean jasota, eskatzaileari jakinaraziko zaio email, sms edo telefono bidez bila joateko.
  3. Zirkulazio baimenean helbidea azaltzen den kasuetan ordezkatuko da baimena. Baimen berrietan ez da helbidea azaltzen.
  4. Trukea egiteko, ordezkatu beharreko dokumentua Udal!nforen bulegoan utzi eta berria jaso beharko da.

Izapidearen arduraduna

Departamentua: Lehendakaritzako Zuzendaritza

Araudia

Bestelako informazio interesgarria

Datu babesa

Aurkibidera itzuli Atzera itzuli