Tramitearen deskribapena
Udalak oker kobratu dituen diru sarrerak itzultzea: zergak, tasak, prezio publikoak eta isunak.
Zeinek egin dezake eskaera
Interesdunak edo bera ordezkatzeko baimena duenak.
Beste pertsona bat baimen dezakezu tramite hau zure izenean egin dezan. Horretarako ordezkaritza baimen hau bete beharko duzu.
Ordezkaritza iraunkorragoa eman nahi baduzu, ordezkarien erregistroan egin dezakezu.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Itzultzeko eskubidea arrazoitzen duen dokumentazioa, hala badagokio. Ibilgailuen zerga behin betiko bajarengatik (txatarra bihurtzea) edo lapurretarengatik itzultzeko kasuetan, aurkeztu beharko da ibilgailua autoak desegiteko lekura eraman denaren egiaztagiria edo, bestela, ibilgailua lapurtu edo ostu dutenaren salaketa.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 21 egun
- Epe legala: 6 hilabete
- Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Prozesuaren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Datuak egiaztatzea
- Txosten teknikoa
- Baiespena edo ezespena ebaztea
- Interesdunari jakinaraztea.
- Ordainketa egitea (itzultzea), hala badagokio.
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Finantza Zuzendaritza
Araudia
Datu babesa