- Debekatuta dago Udal Artxiboak emandako edozein dokumenturen kopiak egitea, espresuki eta idatziz emandako baimenik gabe.
- Dokumentuak erreproduzitu edo argitaratzerakoan, ezinbestean aipatuko dira bai dokumentuaren jatorria (Donostiako Udal Artxiboa), bai jabea (Donostiako Udala).
Erreprodukzioen erabilera
Artxiboko dokumentuak erabiltzean, honako baldintza hauek bete beharko dira:
Ezin da eskatu dokumentuen erreprodukzio masiborik. Udal Artxiboaren lan bolumenak eta gaitasunak mugatuko dute erreprodukzio kopurua.
Eskatutako dokumentuetan hirugarrenen jabetza intelektualaren eskubideak ukitzen badira, eskubide horiek errespetatuko dira.
Dokumentu bat osorik zabaldu beharrean dokumentuaren zatia zabaltzen bada, hori adieraziko da.
Erreprodukzio eskubideak lagatzeak zera esan nahi du beti, Udal Artxiboak emandako dokumentu/irudien argitaraldi edo erabilera bakarra egitea.
Dokumentu/irudi horiek argitaraldi gehiagotan edo beste produktu batzuetan berrerabili nahi izanez gero, beste eskaera bat egin beharko da.
Ez da onartuko dokumentu/irudi horiek hirugarren bati lagatzea, eskualdatzea edo harentzat kopiak egitea.
Udal Artxiboko dokumentuen irudi horiek argitalpenaren funtsezko xedeetako bat badira, edo argitalpenaren zati handia hartzen badute, Artxiboak beretzat hartuko du argitalpenari eta banaketari buruzko baldintza gehiago ezartzeko eskubidea.
Egile edo irudi eskubideak ordaindu beharra sortzen bada, eskatzaileak bere gain hartuko du legez dagokionari ordainketa egiteko konpromisoa.