Tramitearen deskribapena
Deialdi artistikoa, 6 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteentzat. Edozein pintura edo margolan-teknikaren bidez. Xedea: Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalak aldarrikatzen dituen 30 eskubideei buruz gogoeta egitea.
4 kategoria daude:
- 6 urtetik 8ra
- 9 urtetik 12ra
- 13 urtetik 15era
- 16 urtetik 18ra
Zeinek egin dezake eskaera
6 eta 18 urte bitarteko haur eta gaztek, bakarka, edo ikastetxe, haurtxoko eta gaztelekuen bidez.
Noiz egin daiteke eskaera
2024/10/07 (08:00) - 2025/01/31 (03:00)
Tramitea epez kanpo dago.
Beharrezko dokumentazioa
Behar bezala identifikatutako edozein pintura-lan.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Parte hartu duten pertsonei eta ikastetxeei saria nork irabazi duen jakinaraziko zaie
Prozesuaren urratsak
- Lanak entregatzea edo bidaltzea
- Epaimahai ofizialak hautatutako lanak web orrian argitaratzea, herritarrek bozka ditzaten
- Bozketan parte hartu nahi duten pertsonene erregistroa webgunean
- Lanen bozketa
- Botoak jasotzea
- Bozketaren emaitzak argitaratzea
- Lanen erakusteta eta "Bazen behin irudi bat..." argitalpenaren edizioa
- Sari-banaketa Donostiako Udaletxeko Pleno Aretoan
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Gizarte Sustapenaren eta Hezkuntzaren Zerbitzua
Bestelako informazio interesgarria
Parte hartu duten pertsonei eta ikastetxeei saria nork irabazi duen jakinaraziko zaie.
Sari-banaketa 2025ko apirilaren 13an izango da, Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan.
Marrazki guztiak, apirilaren 4tik 13ra bitartean egongo dira ikusgai, Victoria Eugenia Antzokian (sarrera, Okendo Plazatik).
Datu babesa