Mendekotasuna duten adinekoen eguneko zentro batean plaza bat eskatzea.Baliabide honetarako sarbidea izateko beharrezkoa da: mendekotasun egoeran dagoen pertsonatzat aitortua izatea aurrez. Udaleko Gizarte Zerbitzuetan ere egin daitekeen aurretiko izapide bat da hau. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gizarte Politiketako Departamentua da espedientearen izapidetzearen eta ebazpena egitearen arduraduna. Hala ere, eskabidea Donostiako Udaleko Gizarte Zerbitzuen bidez egin behar da.
Zeinek egin dezake eskaera
Mendekotasun egoeran dauden adinekoak, beren etxean bizi direnak.
Ikusi baldintzak hemen
Oharra: Izapide honetan zehaztutako inprimaki espezifikoa erabiltzea derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
Estimatutako epea: 3 hilabete
Epe legala: 3 hilabete
Isiltasun zentzua: Aurkakoa
Itxaron zerrendan onartua izateko: 3 hilabete, behar bezala betetako eskabidea oinarrizko gizarte zerbitzuetan sartu denetik kontatzen hasita.
Sartzeko: ez dago eperik.
Prozesuaren urratsak
Gizarte Zerbitzuetan aurretiazko hitzordua eskatzea.
Gizarte langilearekin elkarrizketa bat izatea, premien azterketa bat egiteko.
Baldintzak betetzen diren egiaztatzea.
Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
Eskabidea Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politiketako Departamentura bidaltzea.
Gipuzkoako Forua Aldundiak ebazpena ematea eta erabiltzaileari jakinaraztea.
Eskabidea baliabidearen sarbiderako itxaron zerrendan sartzea, hala badagokio.