Tramitearen deskribapena
Gizalegearen gaineko ordenantza eta Herritarren Segurtasuna Babesteko Lege Organikoa hausteagatik abiarazitako espedienteari alegazioak aurkeztea.
Behin isuna ordainduta, ezingo da alegaziorik aurkeztu.
Zeinek egin dezake eskaera
- Pertsona fisiko edo juridikoa edo haren legezko ordezkaria
- Ordezkariek ordezkaritza egiaztatu beharko dute.
Noiz egin daiteke eskaera
Beharrezko dokumentazioa
- Ordezkaritza egiaztatzen duen agiria, hala badagokio
- Alegazioen idazkia, espedientearen zenbakiarekin. Alegaturiko egintzen egiazkotasuna frogatzen duten dokumentuak aurkeztu behar dira.
Oharra: Izapide honetan zehaztutako formularioa edo inprimaki espezifikoa erabiltzea
derrigorrezkoa da.
Eranskinen gehienezko tamaina: 10 Mb
Ordainketaren zenbatekoa
Ebazpen eta isiltasun zentzuaren epea
- Estimatutako epea: 3 hilabete
- Epe legala: 6 hilabete
- Isiltasun zentzua: Iraungitzea eta espedientea amaitutzat jotzea
Epe legala: 3 hilabete, 6 hilabete edo urte bat arau-haustearen arabera.
Prozesuaren urratsak
- Eskabidea eta dokumentazioa erregistratzea.
- Alegazioak aztertzea
- Alegazioen baiespena edo ezespena ebaztea
- Interesdunari jakinaraztea
Izapidearen arduraduna
Departamentua: Finantza Zuzendaritza
Araudia
Erlazionaturiko tramiteak
Bestelako informazio interesgarria
Salaketa jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita 20 egun natural izango ditu arau hausleak alegazioak aurkezteko.
Informazio hori telematikoki aurkeztu daiteke izapide honen bidez: Eskabideak, komunikazioak eta dokumentazioa udalari ematea (esteka Erlazionaturiko izapideetan).
Alegazioak aurkezten baldin badira, % 50eko beherapena galduko da. Behin salaketa ordainduta, alegazioak aurkezten baldin badira, ez aurkeztutzat hartuko dira.
Ez bada alegaziorik egiten eta isunaren zenbatekoa ez bada ordaintzen salaketa jakinarazi eta 20 egunera, prozedura laburtua amaituko da, zigor ebazpena eman edo jakinarazi gabe, eta zigorra kobratuko da salaketa jakinarazi eta 30 egunera.
Datu babesa