Tratamenduaren arduraduna
Identitatea: Donostiako Udala - IFK P2007400A
Helbidea: Ijentea, 1 - 20003 Donostia
Telefonoa: 010 / 943 481 000
Emaila: udalinfo@donostia.eus
Datuen Babesaren Ordezkaria: Donostiako Udaleko Datu Babeserako Ordezkaria
Tratamenduaren xedea:
Eskolako emanaldietara edo kontzertuetara asistentzia- eskaerari buruzko informazio pertsonalaren kudeaketa.
Gordetzeko epeak:
Honako tratamendu honen xede diren datu pertsonalak behar diren denboran gorde egin behar dira helburu hori betetzeko eta helburu horretatik eta datuen tratamendutik sor litezkeen erantzukizunak zehazteko. Fitxategiei eta dokumentazioari buruzko araudian xedatutakoa aplikatuko da.
Legitimazioa
DBEOren 6.1.e) artikulua: tratamendua beharrezkoa da interes publikoaren izenean edo tratamenduaren arduradunari esleitutako botere publikoen izenean burututako eginkizun bat betetzeko: - 7/1985 Legearen, apirilaren 2koa, Toki-Araubidearen Oinarriak arautzen dituena, 25.2 m) artikulua. - 2/2016 Legearen, apirilaren 7koa, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoa, 17.1.20) artikulua.
Hartzaileak
Legeak ezarritakoak eta tratamendu honen esparruan aplikagarri direnak.
Eskubideak
Interesdunek eskubidea dute Donostiako Udala haien datu pertsonalak tratatzen ari den ala ez dioen baieztapena jasotzeko. Bestalde, hurrengo eskubideak ere badituzte:
Eskubide horiek Donostiako Udalaren aurrean, tratamenduaren Arduraduna denez, edo aukeran, tratamenduaren Eragilearen aurrean, egikaritu daitezke, modu on line edo presentzialean.
Eskubideen egikaritzan behar den arreta jaso ez baduzu, Datuen Babeserako Euskal Bulegoaren aurrean erreklamazioa jarri ahal izango duzu. Helbidea: Beato Tomás de Zumárraga, 71 3. solairua - 01008 Vitoria-Gasteiz. Hala ere, Udalaren datuen babesaren ordezkariarekin jarri zaitezke harremanetan, zure datuen tratamenduarekin erlazionatutako edozein afera dela eta.